Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Vital

 
contacto

Pribatutasuna

Norberaren datuak

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari jarraiki, jakinarazi nahi dizugu, webgune honen formularioetan jasotzen diren datu pertsonalak Kutxabanken fitxategi batean sartuko direla, aipatu formularioaren helburu diren eskabideak zein jarduerak kudeatzeko xedeaz.

Formularioa bete eta aurkezten duen pertsonak berariazko baimena ematen du jakinarazitako datuak era automatizatuan zein ez-automatizatuan tratatzeko, datuak jasota izan diren xedeetarako betiere. Era berean, berariazko baimena ematen du, bere datu pertsonalak aipatu xede zehatz horiek gauzatzeaz arduratuko diren entitate edota pertsonei helarazteko.

Era berean, kontrakoa adierazteko balio duen laukitxoa bete ezean, Kutxabanki baimena ematen dio, aipatu datu pertsonalen bidez segmentazioak edo profilak osatzeko, helburu komertzialekin. Horri esker izan ere, Kutxabanken promozio, zerbitzu eta produktuen gaineko informazio komertziala edota publizitatea igorri behar denean, datuak eman dituen pertsonaren beharrizanen eta berezitasunen arabera egin ahal izango baita bidalketa: SMSz, posta elektronikoz zein antzeko kanal baten bitartez. Helburu komertzial berdinekin, baimena ematen du, Bilbao Bizkaia Kutxa, Aurrezki Kutxa eta Bahitetxeari, Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Gipuzkoa y San Sebastián-Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxari eta Caja de Ahorros de Vitoria y Álava – Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxari, baita hauek gizarte ekintzako jarduerak garatzeko bitartekari edo lankide dituzten enpresei ere, eta Kutxabank Taldeko enpresa kideei bere datuak komunikatzeko -datu ekonomiko-finantzarioak barne-, betiere enpresa horien produktu, zerbitzu eta promozioen gaineko informazioa SMSz, posta elektronikoz edo antzeko kanal baten bitartez bidaltzeko helburuarekin.

Lehen aipatutako ondorioetarako, Kutxabank Taldea, besteak beste, honako sozietateez osatuta dago: Kutxabank, S.A., Kutxabank Gestión SGIIC, SAU, eta Kutxabank Kredit E.F.C. SAU. Edonola ere, Kutxabanken edozein bulegotan, Kutxabank Taldeari buruzko informazio zehatz eta eguneratua lortu dezakete pertsona guztiek.

Informazio pertsonala ahalik eta eguneratu eta zehatzagoa izateko, eta korrespondentziaren helburuetarako ere, Kutxabanki interesatuaren datuetan izandako aldaketa ororen berri eman beharko zaio (telefono zenbakia, posta elektronikoa, bizilekua edo posta helbidea). Horretarako, informatutako azken posta helbidean egindako jakinarazpenak izango dira ontzat joko direnak.

Halaber, jakinarazten dizugu, edozein unetan, Kutxabanken fitxategian sartzeko, zuzenketak egiteko, ezeztatzeko eta kontra egiteko eskubideak baliatu ahal dituzula aipatu fitxategiko arduradunaren aurrean (Kutxabank, Kale Nagusia 30, 48009 - Bilbo). Horretarako, aipatu eskubideak baliatuko dituzula dioen idazkia goiko helbidera postaz bidali edo Kutxabanken edozein bulegotan aurkeztu baino ez duzu.
 

Menú de pie de página

Cookien politika

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabilerraztasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko. Saioarekin aurrera egiten baduzu, horien instalazioa onartzen duzula joko da. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookien Politika.