Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Vital

 
contacto

Bekak

2017/2018 Erasmus programako diru-laguntzen deialdi berria honako baldintza hauek betetzen dituzten ikasleentzat: esparru nazionaleko edozein unibertsitatetan matrikulatuta egotea, EAEn erroldatutakoa izatea eta graduko ikasleentzako mugikortasun programan onartua izatea.

Programaren ezaugarri orokorrak:

1. Beka kopurua: Programa honetarako aurrekontu zehatza dago, jomugako unibertsitateetan onuradunek egingo duten hilabete kopuruaren arabera banatzen baita. Hortaz, ezin daiteke emango den beka kopurua aldez aurretik zehaztu.

2. Laguntzaren zenbatekoa:

  • Ikasturte osoa jomugako unibertsitatean: 800 €
  • Lautik sei hilabetera bitarteko egonaldiak jomugako unibertsitatean: 400 €
  • Lau hilabetetik beherako egonaldiak: 100 € jomugako unibertsitatean egindako hilabete bakoitzeko.
  • Zenbateko hori txikiagoa izan daiteke, emandako beken zenbatekoak horretarako gordeta dagoen zenbateko osoa gainditzen badu.

3. Zenbatekoen kalkulua egiteko, Ikasleen truke programa ofizialean hasieran zehaztutako hilabete kopurua baino ez da kontuan hartuko; hau da, programa abian dela egonaldiak luzatzen dituzten ikasleek ezin izango dute aurretik zehaztutakoaz haragoko laguntza jaso.

4. Ikasleen truke-programan nahi adina aldiz parte hartuta ere, ikasle bakoitzak behin bakarrik izango du halako laguntza bat jasotzeko aukera, bere eskola-ibilbide osoan.

5. Onartzea: Bete beharreko eskakizunak aintzat hartuta, kasuan kasu eskatutako diru-laguntza emango den ala ez erabakiko da. Erabakia apelaezina izango da.

6. Laguntza hau beste erakunde batzuek ematen dituztenen osagarri izan daiteke.

7. Laguntza galtzea: Aldez aurretik zehaztutako egonaldiaren amaiera-data baino lehen jomugako unibertsitatea uzten duten ikasleek diru-laguntza hau jasotzeko eskubidea galduko dute. Egoera horretan daudenek ahal bezain laster eman beharko diote horren berri Kutxabanki, bere kabuz zein unibertsitatearen bitartez.

 

Eskatzaileek bete beharreko baldintzak:

 1. Laguntza hauek jaso nahi dituztenek Esparru Nazionaleko edozein Unibertsitateko ikasleak izan behar dute, eta haien unibertsitateak Europar Batasunaren graduko (ez praktikak, graduondokoak, masterrak edo doktoradutzak) ikasleentzako mugikortasun programan (2017/2018 ikasturtean) parte hartzeko ofizialki hautatu behar izan ditu.

2. Eskatzaileak EAEn erroldatuta egon behar dira: Araba, Bizkaia edo Gipuzkoan.

3. Eskatzaileek K26 edo K26+, txartelaren titular izan beharko dute (30 urte baino gehiago izanez gero, Kutxabankeko edozein finantza-txartelaren titular); eta gutxienez kontu aktibo bat izango dute Kutxabanken.

4. Horrez gain, eskatzaileak, edo  bere aitak, amak edo tutoreak, Kutxabankekin lotzen dituzten ondoko eskakizunetako bi gutxienez bete behar dituzte: 

  • Nomina, pentsioa, langabeziagatiko prestazioa edo autonomoen ordainagiria KUTXABANKen helbideratuta izatea, gutxienez urtebete lehenagotik eta etenik gabe, edo KUTXABANKen OK kontu baten titularra izatea. Autonomoen ordainagirien kasuan, goian adierazitakoaz gain, kontuko batez besteko saldoa 2.000 eurokoa edo hortik gorakoa izan behar da. OK Kontuak: Cuenta NEGOCIO, Cuenta AGRARIA, Cuenta NÓMINA JOVEN, Cuenta VINCULACIÓN, Cuenta con K, Cuenta 100% KUTXABANK
  • 2016ko maiatzaren 1etik 2017ko maiatzaren 1era bitartean, saltokietan indarrean dauden Kutxabank kreditu-txartelekin erosketak egitean guztira ordaindutakoak 1.200 euroko edo hortik gorako balioa izan behar du, edo erabiltzaileak urtean 12 aldiz erabili behar du txartela (kutxazainetan egindako eragiketak ez dira aintzat hartuko).
  • Indarrean dagoen Kutxbankeko BGAE/Pentsio Plan batera egindako ekarpenen bat eginda izan behar dute 2016ko maiatzaren 1etik 2017ko maiatzaren 1erako epean, saldoa 1.500 euro edo gehiago handituko duena.
  • Gutxienez honako Kutxabank aseguruetako Biren titular izatea -2017ko maiatzaren 1ean indarrean egon beharko dute-.
 

Beka bereziak, salbuespenak:

Egoera ekonomiko berezian dauden eskatzaileek lehenengo hiru eskakizunak besterik ez dituzte bete behar beka eskuratu ahal izateko. Horretarako, eskaera-orrian dagokion laukitxoa markatu eta egoera hori frogatzen duen dokumentazioa bidali beharko dute, eskaera-epea agortu aurretik, “Tramiteak” atalean azalduta dagoen moduan. Dokumentazioarekin batera bidaltzen ez diren eskaerak edo balorazioa egiteko nahikoa ez den dokumentazioarekin bidalitakoak ez dira kontuan hartuko.

Barneko Batzorde batek aztertuko ditu beka berezien eskaerak. Familia-unitatean benetako behar ekonomiko bat dagoela erakusten duten eskaerak besterik ez dira aintzat hartuko.

Beka hauen zenbatekoa beka arrunten bikoitza izango da, eta gainera ez zaie hainbanaketarik aplikatuko.

 

Tramiteak: ESKAERA (online formularioa) eta sinatutako BAIMENA + eskaneatutako nan-ak.

1. Eskaera: Laguntzak eskatzeko, ikasleek eskaera-orria bete eta bidali beharko dute, webgune honen bidez. Bide horretatik jaso diren eskaerak besterik ez dira onartuko.

2. Eskaera onartua izan dadin, gurasoek / tutoreek sinaturiko baimena eta haien NAN eskaneatuta bidali behar dira, eskaera-orria bidali eta gehienez 2 eguneko epean.

DESKARGATU HEMEN BAIMENA

Bi agiriak honako helbide honetara bidali behar dira: universidades@kutxabank.es, eta hau adierazi behar da mezuaren gaian: ERASMUS - ESKATZAILEAREN IFZ.

Tramite hori betetzen ez duten eskaerak ez dira kontuan hartuko.

Eskaeraren formularioan beka berezia eskuratzeko laukitxoa aktibatu bada, agiri hauetaz gain, beka horiek eskuratu ahal izateko agiriak bidali beharko dira (familiaren erroldatze-agiria, familia-unitateko kide guztien errenta-aitorpena edo salbuetsita dagoela esaten duen agiria, egoera ekonomiko berezia justifikatzen duten beste agiri batzuk) helbide honetara becas@fundacionvital.eus , eta mezuaren gaian ERASMUS - ESKATZAILEAREN IFZ adierazi.

Dokumentazio hori ez bada eskaera aurkezteko epearen barruan jasotzen, bere izaera berezia ez da kontuan hartuko eta beka arrunten eskakizunen eta baldintzen arabera baloratuko da eskaera.

3. Eskaera egiteko epea: 2017ko maiatzaren 23tik ekainaren 30era (biak barne).

4. Ebazpena: Eskaera bakoitzaren ebazpena webgune honetan bertan ikusi ahal izango da, urriaren amaiera aldera, beka eskatu duen pertsonaren NAN zenbakiaren bidez.

5. Diru-laguntza abonatzea: Onarturiko laguntzak ikaslearen titulartasunpeko KUTXABANK kontuan besterik ez dira abonatuko. Unibertsitatera lehen seihilekoan doazen ikasleek 2018ko urtarrilaren amaieran jasoko dute beka. Bigarren seihilekoan doazenek, aldiz, 2018ko apirilaren amaieran jasoko dute; eta seihileko bietan doazenek bi zatitan jasoko dute beka, aipatutako 2 hiletan.

6. Eskaera egitean, hautagaiak aipatutako baldintza guztiak onartzen ditu.

 

Eskaerak:

Beka hau eskatzeko

Vital Fundazioak Egibide Lanbide Heziketako ikastetxeetako (Diocesanas eta Jesus Obrero) ikasleei zuzendutako 10 beken deialdia egiten du urtero: 3.000 euro bekadun bakoitzeko.

Beken helburua ikastetxeetan garatzen diren berrikuntza teknologikoko proiektuetan ikasleen parte-hartzea bultzatzea da.

Eskatzaileek Goi mailako teknikari titulazioa edo horren baliokidea lortu beharko dute azken bi ikasturteetan.

Informazio gehiago, Egibideren webgunean 

 

Eskaerak

Deialdia itxita dago

Vital Fundazioak beka programa abiaraziko du. Programa hori unibertsitateko nahiz Goi Mailako Lanbide Heziketako tituludunei begira sortutakoa da, ingeles ezagutza hobe dezaten, maila teknikoan eta komertzialean batez ere.

Ingeles maila hobetzeko laguntza deialdiak bi laguntza-mota hartzen ditu barne.

Lan edo praktika egonaldiak ingelesez egiteko atzerrian

Horietako lehenengoak 25 beka emango ditu lan edo praktika egonaldiak ingelesez egiteko atzerrian, zehazki Britainia Handian eta Irlandan. Hamabi asteko egonaldiak dira, klaseetara joan eta lan ordainduak edo lan-praktikak egiteko, hau da, 4 aste klaseetan eta 8 lanean edo praktiketan. Egonaldia 2017ko ekainaren 12tik abenduaren 22ra bitarteko epealdian izan beharko da. Eskatzaileak bere gain hartu beharko ditu aukeratutako programari dagozkion bidaiaren, egonaldiaren, klaseen eta mantenuaren gastuak; eta horietatik deskontatuko da bekaren zenbatekoa.

Interesatuek euren eskura jarriko den katalogo batetik aukeratuko dituzte lana edo lan-praktikak. Katalogo horretan arlo anitzeko praktika agertzen dira, esaterako, finantzak, marketina, logistika, giza baliabideak, hezkuntza, komunikabideak edo zuzenbidea, beste zenbaiten artean. Lanpostu ordainduei dagokienez, bere tipologia eta baldintzak, daten eta egin diren eskaeren araberakoa izango da, dena den, ohikoenak hoteletako laguntzaileak, harreragileak, zerbitzariak, dendari eta sukaldeko laguntzaile izaten dira eta asteko paga 135 eta 300 libera artekoa izaten da.

Ingeles teknikoaren eta komertzialaren hobekuntza ikastaroa

Era berean, beste 20 beka emango dira ingeles teknikoaren eta komertzialaren hobekuntza ikastaroa egiteko Instituto de Idiomas Fundazioan 2017-18 ikasturtean. Ehun orduko iraupena duen ikastaroa eskaintzan da, 2017ko urria eta 2018ko ekainaren artean (klaseak ordu eta erdikoak izango dira, astean txandakako bi egunetan, arratsaldez). Ikastaroan parte hartzetako
eskatzen den gutxieneko maila B1 da, eta ziurtagiri edo Instituto de Idiomas delakoan egingo den maila-probaren bidez egiaztatu behar da. Ikastarora aprobetxamenduz doan matrikulatutako ikasleak (klaseen %80ra bertaratzea eta ebaluazioak eta proposatutako
lanak egitea) matrikularen %100 itzuliko zaio eta, era berean, 2018tik aurrera, atzerrian egonaldiak egiteko ematen diren bekak eskuratzeko lehentasuna izango du.

 

Eskaerak

Eskaera orriak emateko epeak eta lekuak:

  • Lan edo praktika egonaldiak ingelesez egiteko atzerrian
    • 2017ko martxoaren 13tik apirilaren 12ra arte.
    • Vital Fundazioan (Kordoi Etxea).
  • Ingeles teknikoaren eta komertzialaren hobekuntza
    • 2017ko martxoaren 13tik ekainaren 20ra arte.
    • Vital Fundazaioan (Kordoi Etxea) edo Hizkuntzen Institutua Fundazioan. 

Informazio osoa eskuratu ahal da hemen.

Eskaera orria eskuratu ahal da hemen.

Interesatuek eskura dute informazio guztia Vital Fundazioaren egoitzan (Kordoi Etxea, Aiztogile kalea 24) 8:30etatik 14:00etara eta 16:30etatik 19:00etara (ostiral arratsaldean itxita) eta Hizkuntzen Institutua Fundazioarenean (Monseñor Estenaga kalea 1) 17:30etik 21:00etara.

  • null

Menú de pie de página

Cookien politika

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabilerraztasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko. Saioarekin aurrera egiten baduzu, horien instalazioa onartzen duzula joko da. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookien Politika.