Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Vital

 

Txartelen segurtasuna

1. Erosketak saltegietan: "CHIP and PIN" teknologia

Segurtasun-neurri gisa, Kutxabanken txartel guztiek txip bat daukate, txartelen klonazioa eta iruzurra ekiditeko. Izan ere, txip horri esker, txartelaren titularraren datuak zifratuta balioztatzen dira. Hartara, txartela saltegi fisikoetan erosketak egiteko erabiltzen duzunean, zuk bakarrik ezagutzen duzun identifikazio-zenbaki pertsonala (PINa) tekleatu beharko duzu, besterik ez. Prozedura horri esker, eragiketa gauzatzerakoan ez duzu ordainagiririk sinatu behar.

2. Internet bidezko erosketak

2.1. Saltoki elektroniko segurua: Kutxabankeko txartelek internet bidez saltoki seguru batean erosketaren bat egiten dutenean, txartelaren titularrak erabilera bakarreko gako bat jasoko du sms bidez, Kutxabanken informatuta daukan sakelako telefonoan.

Ikus erosketa prozesu osoa

2.2. VINI txartel birtuala: aurrerantzean, ez duzu zure kreditu-txartelaren zenbakia jakinarazi beharko; erosketa bakoitzerako, itxurazko zenbaki bat sortu ahal izango baituzu, gehieneko muga batekin eta nahi duzun iraungitze-datarekin. Aipatu zerbitzua doakoa da, Online Bankuaren zerbitzuko titularra besterik ez duzu izan behar.

3. SMS alertak 

Txartelarekin eragiketa bat egiten baduzu, eta eragiketa horren zenbatekoak zuk adierazitako muga gainditzen badu, eguneko metatua gainditzen badu edo 500 €-tik gorako erosketa bada, SMS alerta bat jasoko duzu zure telefonoan. Egin ez duzun eragiketa baten berri ematen dizun mezu bat jasotzekotan, deitu lehenbailehen 900 44 55 66 telefonora.

4. Eragiketen monitorizazioa

Gure segurtasun-sistemak zure txartelean mugimendu susmagarriren bat detektatzen badu, berehala jarriko gara zurekin harremanetan, zordunketak egiaztatzeko, eta hala badagokio, eragiketa edo txartela blokeatzeko (iruzurrezko eragiketa bat denean). Kutxabank-i txartela desblokeatzeko eskatu ahal izango diozu, telefono bidez edo bulegora bertaratuta

5. Iruzurren kontrako doako asegurua

Kutxabank txartelak  doako aseguru bat dute, iruzurrezko erabilera eta faltsutzea estaltzen dituena. 

6. Gorabeherak jakinaraztea eta txartela blokeatzea

24 orduko arreta zerbitzu etengabea eskaintzen dugu 900 44 55 66 telefonoan, edozein gorabeheren berri emateko edo zure txartelak baliogabetzeko, horiek galtzen badituzu edo lapurtzen badizute.

 

Jarraian, zure burua babesteko eta iruzur-ahaleginaren biktima izateko arriskua gutxitzeko hartu behar dituzun zenbait neurri zerrendatu ditugu:

  • Lau zifrako zure zenbaki ezkutua (PINa) kudeatzea
    • Zure PIN zenbakia buruz ikastea eta inori ez jakinaraztea.
    • PIN zenbakia ez utzi idatzita diru-zorroan edo txartelaren ondoan, besteren eskuetan eror ez dadin.
    • PIN zenbakia ez dadila izan zurekin zuzenean loturiko zifra bat; esate baterako, autoaren matrikula, jaiotze-data edo NAN zenbakia.
    • PIN zenbakia tekleatzen duzunean, ez zaitzala inork ikusi.
    • Aldatu PIN zenbakia noizean behin. Edozein bulegotan edo Kutxabanken kutxazainetan aldatu dezakezu txartelaren gakoa.
  • Kreditu-txartel bat badaukazu, egokitu txartelaren muga zure beharretara.
  • Erosketa bat egiterakoan, txartela ez begietatik galdu.
  • Aldian behin, zure kontuen egoera kontsultatu eta eragiketa susmagarririk ez dagoela egiaztatu. Gure online bankutik berrikus ditzakezu orain.
  • Txartela jaso orduko, hura sinatu behar duzu sinaduraren panelean.
  • Ez eman zure kreditu-txartelaren zenbakia edo datu pertsonalak telefonoz, deia zuk hasi ez baduzu behintzat (eragiketa bat egiteko, adibidez).
  • Etxean txartel berri bat jasotzen duzunean, ondoko urratsak jarraitu behar dituzu:
    • Jaso bezain laster aktibatzea
    • Sinatzea
    • Iraungitako txartela suntsitzea 
  • Kutxazainetan:
    • Zure inguruan dauden pertsonez jabetu.
    • Eragiketa burututakoan, txartela eta eskudirua leku seguruan jarri. Dirua geroago zenbatu, kotxean edo etxean zaudenean.
    • Kutxazainera heldu baino lehen, hartu behar duzun denbora behar dituzun kudeaketa edo agiriak prestatzeko. Horrela, denbora gutxiago pasa beharko duzu kutxazain automatikoan.
  • Txartelaren galtze, lapurtze edo baimenik gabeko erabilera kasuetan, horren berri eman beharko duzu lehenbailehen, 900 44 55 66 telefonora deituta, eta guk blokeatu egingo dugu, txartelaren iruzurrezko erabilera ekiditeko. Gure online bankutik blokea dezakezu orain.
     

 

Menú de pie de página

Cookien politika

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabilerraztasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko. Saioarekin aurrera egiten baduzu, horien instalazioa onartzen duzula joko da. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookien Politika.