Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Vital

 

Gaztedi plana

-

Indicador riesgo 

Adin txikikoentzako aurrezki-plana.

Xedea

Aldian behingo eta ezohiko ekarpenen bidezko aurrezki sistematikoa, etorkizunerako kapitala metatzea helburu duena.

-

Abantailak

Plana kontratatzeagatiko sustapenak. Gaur egun:

  • Plana lehen aldiz irekitzea, titularra hamabi hilabetetatik beherako haurra denean: eskuoihalen sorta eta 12 €-ko txekea opari gaztedi plana daukan lehen seme-alaba bada, 24 € bigarrena bada, eta 100 € hirugarrena edo hurrengoak. Zenbateko hori planean abonatzen da. Seme-alabak familia-liburu berean agertu behar dira.
  • Plan berria irekitzea, titularra urtebetetik gorakoa denean: txanponak ezagutzeko gai den eta aurrezki-helburuak zehazteko aukera ematen duen "Kutxabank-Kutxazaina” itsulapikoa, Athletic- Real Sociedad- Alaveseko erloju ofiziala edo “Privata” markako erlojua aukeran (Haur edo kadete modeloan).

Gutxienez 50 €-ko saldoarekin egiten diren irekitze berrietarako sustapen bereziak. Ale denak agortu arte (produktu bakoitzeko 10.000 ale). Gutxieneko iraupen-aldia: 12 hilabete.

Doako asegurua aseguruduna istripuz hiltzen den kasuetarako. Aseguruduna planeko titularraren aita, ama edo tutorea izango da, kasuan kasuko polizan zehazten diren baldintzen arabera. Kasu horretan, hilean 200 € sartuko dira planean, planeko titularra adin nagusia den arte. Asegurua indarrean egon dadin, ezinbestekoa da istripuaren aurreko egunera arte kontuan mantendu den batez besteko saldoa 1.000 €-koa izatea, edo bestela, istripuaren aurreko sei hiletan 1.000 €-ko batez besteko saldoa edukitzea.

Planak prestakuntza eta aisialdi-arloko jardueren programa zabal zabal baterako ateak irekiko dizkizu: udalekuak, hizkuntza ikastaroak, egonaldiak, zozketak eta sustapenak urte osoan zehar.
 

Erabilgarritasuna

Saldoa edonoiz erabil daiteke, eta zenbatekoa edozein izan ahal da.

 

-

Eskakizunak

Planak titular bakarra izan dezake, adin txikikoa, eta ezinbestekoa da titular horren lege-ordezkari bat egotea.  


Likidazioaren aldizkakotasuna:

Urtean behin

Komisioak:

Mantentze- edo administrazio-komisiorik gabe.

Errentagarritasunaren adibidea:

600 euroko hasierako saldoa eta hil bakoitzeko 1. egunean 30 euroko aldizkako ekarpena daukan Gaztedi Plan batek % 0,056ko UTBa izango luke.

Ordainketa:
- Batez besteko saldoaren lehenengo 300 euroak, % 0,01 (urteroko interes-tasa nominala).
- 300 eta 30.000 € artean, aurreko urteko urtebeteko Euriborraren % 50
% 0,01etako minimo-arekin (2016ko urtebeteko Euriborraren urteko batez besteko aritmetikoa: % -0,034).
- Batez besteko saldoaren 30.000 eurotik aurrera, % 0,01 (urteroko interes-tasa nominala).

Beste kontu batzuk

  • Cuenta y Plan Joven

    Gazte kontua

    Erabilgarritasun osoa duen ageriko gordailua, 29 urtera arteko gazteentzat (adin hori barne).

  • Gazte nomina kontua

    Gazte nomina kontua

    Gazte nomina kontua

    Zure dirua administratzeko modurik errazena eta erosoena, komisiorik gabe (diru-sarrerak, ordainketak, helbideratzeak, transferentziak…)

  • PLAN BBK JOVEN

    Gazte plana

    Gazte plana

    18 eta 29 urte bitarteko (biak barne) pertsonentzako aurrezki-plana.

  • Hezkuntza-programak

    Bizikidetza, tolerantzia eta errespetuan hezteko bizi-esperientzia bat, naturarekin harremanetan.

  • BBK Gaztedi Jaia

Menú de pie de página

Cookien politika

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabilerraztasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko. Saioarekin aurrera egiten baduzu, horien instalazioa onartzen duzula joko da. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookien Politika.