Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Vital

 

Gazteentzako efektibo mailegua

Préstamo coche

Kutxabanken zure beharrizanak ulertzen ditugu. Horregatik, 30 urte baino gutxiago badituzu, Gazteentzako efektibo mailegua da zuk behar duzun kreditu pertsonala. Klik bakarrean hamaika abantaila:

  • 500 eta 40.000 euro bitartean eska dezakezu (1.500 € online bankuan), erakundearekin daukazun loturaren arabera aurrez onartutako muga aintzat hartuta, eta berehala egingo dizugu abonua kontuan.
  • Mailegu efektibo arruntaren ITNaren gaineko % 10eko deskontua.
  • Epea: 7 urtera arte.
  • Amortizazio kuota iraunkorra, eta ordainketa-eguna hautatzeko aukera (bulegoan egiten diren kontratazioetarako).
  • Egunean 24 orduz zure online bankuan eta sakelako gailuetarako app-ean.
  • Tramite eta paperik bete beharrik gabe; aski da zure NANa eta sinadurarekin.

Eta are errazagoa izan dadin, hurbilen daukazun oficina Kutxabank bulegoan tramitatu dezakezu, edo 40.000 eurotik beherako mailegua bada, 5 minutuan eskatu dezakezu Online BankanKutxabank app-aren edo 901 33 55 66 telefonoaren bidez.

Préstamo coche

Maiz egiten diren galderen erantzunak:

Zer da Gazteentzako Efektibo Mailegua?
Eskudirua berehala eskuratzeko eta edozein beharrizani aurre egiteko aurrez onartutako mailegu bat da. Zenbatekoa 500 eurotik 40.000 eurora artekoa izan daiteke. Gehieneko zenbatekoa Kutxabankekin daukazun finantza-harremanaren araberakoa izango da.
Gainera, Kutxabanken bezeroa bazara, zure kontuan egingo dizugu abonua tramite eta paper piloa bete beharrik gabe. Eta 30 urte baino gutxiago badituzu, Efektibo Maileguen ITNaren gaineko % 10etik gorako deskontua eskuratu ahal izango duzu.

Zer da aurrez onartutako mailegu bat?
Bezeroak entitatearekin daukan loturaren arabera, Kutxabankek aurrez onartzen duen mailegu bat da, sinadura eta NANarekin soilik, dokumentaziorik aurkeztu beharrik gabe.

Zeintzuk dira Gazteentzako Efektibo Maileguaren eta Efektibo Maileguaren arteko aldeak?
Gazteentzako Efektibo Mailegua 30 urtetik beherako pertsonentzat da. Gainera, Efektibo Mailegu arruntaren ITNaren gaineko % 10eko deskontua eskaintzen du.

Zer da ITNa?
Lagatako kapitalari mailegatutako ordainketaren kontzeptuarengatik aplikatzen zaion portzentajea da ITNa edo Interes Tasa Nominala.

Zerbait hipotekatu behar dut nire Efektibo Mailegua kontratatzeko?
Ez, Gazteentzako Efektibo Maileguak berme pertsonala dauka, eta, beraz, ez da ondasunik hipotekatu behar.

Diru-itzulketa aurreratuak egin ditzaket?
Bai. Diru-itzulketa aurreratuengatiko konpentsazioa ezin da ezeztatze aurreratua egin izan bazenu ordainduko zenituzkeen interesen zenbateko osoa baino handiagoa izan. Amortizazio-egunetik mugaegunera arte gelditzen den epealdia urtebetetik gorakoa bada, itzulitako zenbatekoaren % 1ekoa izango da konpentsazioa. Epealdi hori laburragoa bada, berriz, % 0,5ekoa.

Zein izan daiteke nire Gazteentzako Efektibo Maileguaren gehieneko epea?
Zure maileguaren gehieneko epea 84 hilekoa izan daiteke.

Efektiboa Etxean izeneko gutuna iritsi zait; zer esan nahi du?
Gutuna bidali den unean aurrez onartuta daukazun kredituaren berri ematen dizu Kutxabankek gutun horretan. Epe jakin batean formalizatutako eragiketetarako eskaintza baliodun bat da, betiere ez badira loturak edo sailkapena aldatzen.

 

Beste mailegu batzuk

  • Crédito 24

    Auto mailegua

    Autorako mailegua

    ¿Eta modeloa aukeratzea izango balitz zailena? Aukeratu nahi duzuna. Gu arduratuko gara gainentzekoaz.

  • Préstamo efectivo

    Efektibo mailegua

    Efektibo mailegua

    Behar duzun efektiboa berehala jasoko duzu, azkar eta tramite luzerik gabe. 40.000 eurorainoko zenbatekoa eska dezakezu edozertarako.
     

  • MINIKREDIT

    Minikredit

    Minikredit

    Aldean eramateko eskudirua. 3.000 eurorainoko "mini” kreditua, zure gastuak ahalik eta hoberen antolatzen laguntzeko.

Menú de pie de página

Cookien politika

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabilerraztasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko. Saioarekin aurrera egiten baduzu, horien instalazioa onartzen duzula joko da. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookien Politika.