Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Vital

 

Gazteentzako auto mailegua

Préstamo coche

30 urte baino gutxiago dituzu, autoa aukeratu duzu eta zeure erritmora ordaindu nahi duzu, erraztasun guztiekin? Kutxabanken lagunduko zaitugu.

Gazteentzako Autorako maileguari esker, neurrirako kreditua izango duzu, azkar eta eroso lor daitekeena, eta abantaila ugarirekin:

  • Zenbatekoa: 1.500 eurotik autoaren balioaren % 100eraino (gehienez 75.000 €).
  • 10 urtera arteko amortizazio-epea eskatzeko aukera.
  • Kuota iraunkor finkoa, eta ordainketa-eguna hautatzeko aukera.
  • Abantailak gure Auto Aseguruaren baldintzetan.

Beharrezkoa den dokumentazioa: kontzesionarioaren proforma faktura (autoa berria bada) edo erosketa egiaztatzeko agiria (autoa erabilia bada).

Zer egin behar duzu? Hurbilen daukazun Kutxabank bulegoan tramitatu dezakezu, edo 40.000 eurotik beherako zenbatekoa behar baduzu, Online bankuan.

Préstamo coche

Maiz egiten diren galderen erantzunak:

• Zer da Euriborra?
Euro Inberbank Offered Rate-en akronimoa da, eta bankuek haien artean dirua trukatzeko ezartzen duten interes-tasaren indizea da. Egunero argitaratzen da, eta banku-erakundeek kredituei aplikatuko dieten interes-tasa kalkulatzeko erabiltzen duten erreferentzia nagusia da. 

• Zer da kontzesionario baten proforma faktura?
Kontzesionarioko saltzaileak bezeroari ibilgailu zehatz bat baldintza zehatz batzuetan emango dion konpromisoa jasotzen duen agiria. Faktura komertzialaren aurrerapen bat da.

• Zer da mailegu baten UTBa?
UTBa maileguaren kostu osoa neurtzen duen tasa da, eta ehunekotan ematen da. Finantzaketa-eskaintza desberdinak alderatzeko adierazlerik onena da.

• Zer da amortizazio-sistema?
Hilean behingo kuoten bidez, mailegu baten ordainketa egiteko modua da.

• Ez hartu behar baino karga gehiago. Zer da jabariaren erreserba?
Jabariaren erreserba zenbait finantza-erakundek ordainketaren bermetzat eskatzen duten karga gehigarri bat da. Autoa saltzeko aukera izan aurretik mailegua osorik ordaintzera derrigortzen duen klausula da, eta, normalean, kostu gehigarriak egoten dira eta tramite gehiago egin behar izaten da saltzeko unean.

• Diru-itzulketa aurreratuak egin ditzaket?
Bai. Kontsumorako kredituen legearen arabera, diru-itzulketa aurreratuengatiko konpentsazioa ezin da ezeztatze aurreratua egin izan bazenu ordainduko zenituzkeen interesen zenbateko osoa baino handiagoa izan.
Amortizazio-egunetik mugaegunera arte gelditzen den epealdia urtebetetik gorakoa bada, itzulitako zenbatekoaren % 1ekoa izango da konpentsazioa. Epealdi hori laburragoa bada, berriz, % 0,5.

• Zer da Kutxabank Auto Asegurua?
Kutxabank Auto Aseguruarekin baldintza onenetan aseguratuko duzu autoa, Liberty Segurosen bermearekin. Kontratatzeko aukera zabalei esker, kalitate-prezio konbinazio bikaina eskaintzen du 18 eta 75 urte bitarteko pertsona guztientzat.
Auto asegurua (Kutxabank Auto) Liberty Seguros, Compañía de Seguros y Reaseguros SA enpresaren produktu bat da. Kutxabank Vida y Pensiones sozietatearen banku-aseguruen operatzaile bakarra da Kutxabank eta bere baimena dauka Kutxabank Aseguradora sozietatearekin eragiketak egiteko. Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian erregistratuta dago, C0654A95653077 zenbakiarekin. Kutxabank Aseguradora eta Liberty Seguros aseguru-etxearen arteko hitzarmenaren barruan egiten du Auto Aseguruaren bitartekari lana.

Beste mailegu batzuk

  • Crédito 24

    Auto mailegua

    Autorako mailegua

    ¿Eta modeloa aukeratzea izango balitz zailena? Aukeratu nahi duzuna. Gu arduratuko gara gainentzekoaz.

  • Préstamo efectivo

    Efektibo mailegua

    Efektibo mailegua

    Behar duzun efektiboa berehala jasoko duzu, azkar eta tramite luzerik gabe. 40.000 eurorainoko zenbatekoa eska dezakezu edozertarako.
     

  • MINIKREDIT

    Minikredit

    Minikredit

    Aldean eramateko eskudirua. 3.000 eurorainoko "mini” kreditua, zure gastuak ahalik eta hoberen antolatzen laguntzeko.

Menú de pie de página

Cookien politika

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabilerraztasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko. Saioarekin aurrera egiten baduzu, horien instalazioa onartzen duzula joko da. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookien Politika.