Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Vital

 

Gaztedi auto mailegua

Préstamo coche

Familiak kide berria du edo izateko zorian dago? Hala bada, autoa aldatzeko asmoa izango duzu ziur aski, zure behar berriei aurre egiteko.

Bada, Kutxabankek bidaia hori erraztu nahi dizu, eta, horretarako, Gaztedi Auto Mailegua eskaintzen dizugu: kreditu azkarra eta erraz eskuratzekoa. Zure neurrirako mailegua, abantaila ugarirekin:

  • Zenbatekoa: 12.000 eurotik ibilgailuaren balioaren % 100era arte (gehienez 75.000 €).
  • Epea: 48 hilabetetik 10 urtera arte.
  • Kuota iraunkor finkoa eta ordainketa-eguna hautatzeko aukera.
  • Nomina helbideratzen baduzu, lehentasunezko interes-tasa eskuratuko duzu.
  • Gainera, kreditua kontratatze hutsagatik, opari berezi bat jasoko duzu zuretzat eta zure haurrarentzat, zure segurtasunaren alde egiten baitugu Kutxabanken.
  • Beharrezko dokumentazioa: kontzesionarioaren proforma faktura (autoa berria bada) edo erosketaren egiaztagiria (autoa erabilitakoa bada).

Eta Gaztedi Plan bat irekitzen baduzu, gainera, are eta abantaila eta opari gehiago lortuko dituzu. 

Gaztedi Auto Maileguak aukera ugari eskaintzen dizkizu. Etorri zure Kutxabank bulegora eta informazio guztia emango dizugu.

Préstamo coche

Horra maiz egiten diren galderen erantzunak:

· Haurrik ez badut edo haur baten zain ez banago, Gaztedi Auto Mailegua eska dezaket?
Ez, kreditu hau haur bat izango duten eta ibilgailua aldatu nahi duten familientzat besterik ez da. Aitzitik, Auto Mailegua edo, 30 urtetik beherakoa bazara, Gazteentzako Auto Mailegua eskura izango duzu.

· Zer da kontzesionarioaren proforma faktura?
Kontzesionarioko saltzaileak bezeroari ibilgailu zehatz bat, baldintza zehatz batzuetan, emateko konpromisoa hartu duela jasotzen duen agiria. Faktura komertzialaren aurrerapen bat da.

· Diru-itzulketa aurreratuak egin ditzaket?
Bai. Kontsumorako kredituen legeari jarraiki, diru-itzulketa aurreratuagatiko konpentsazioa ezin da izan ezeztatze aurreratua egin ezean ordainduko zenituzkeen interesen guztizko zenbatekoa baino handiagoa.
Amortizazio-egunetik mugaegunera arte gelditzen den epealdia urtebetetik gorakoa bada, konpentsazioa itzulitako zenbatekoaren % 1ekoa izango da. Epealdi hori laburragoa bada, berriz, % 0,5ekoa izango da.

· Zer da Gaztedi Plana?
Adin txikikoentzako aurrezki-plan bat da, aldizkako ekarpenen bidez etorkizunerako kapitala metatu edo aurreztu dezaten. Gainera, sustapen berezietan eta jardueren programa zabal batean parte hartzeko aukera izango dute, udalekuetan eta hizkuntza ikastaroetan, besteak beste.
 

Beste mailegu batzuk

  • Crédito 24

    Auto mailegua

    Autorako mailegua

    ¿Eta modeloa aukeratzea izango balitz zailena? Aukeratu nahi duzuna. Gu arduratuko gara gainentzekoaz.

  • Préstamo efectivo

    Efektibo mailegua

    Efektibo mailegua

    Behar duzun efektiboa berehala jasoko duzu, azkar eta tramite luzerik gabe. 40.000 eurorainoko zenbatekoa eska dezakezu edozertarako.
     

  • MINIKREDIT

    Minikredit

    Minikredit

    Aldean eramateko eskudirua. 3.000 eurorainoko "mini” kreditua, zure gastuak ahalik eta hoberen antolatzen laguntzeko.

Menú de pie de página

Cookien politika

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabilerraztasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko. Saioarekin aurrera egiten baduzu, horien instalazioa onartzen duzula joko da. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookien Politika.