Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Vital

 
contacto

Bizi-asegurua

seguro de vida

Zure eta zure familiaren lasaitasunerako, Kutxabankek zure premietara egokitzen den bizi-asegurua eskaintzen dizu.

Zuen bizitza egun batetik bestera hankaz gora jarri dezaketen gertaeren aurrean babestuta zaudetela sentitu eta lasai egongo zarete zu eta zure familia. Aseguru honek, zuen bizitzarekin, zuen proiektuekin eta zuen ordainketa-konpromisoekin aurrera jarraitzeko babes ekonomikoa emango dizue.
Batez ere familia-ardurak dituzten pertsonei zuzenduta dago.

* Kutxabank Bizitza eta Pentsioak S.A.U.-ren asegurua da. KUTXABANK, Kutxabank Bizitza eta Pentsioak sozietatearen bankako aseguruen operatzaile esklusiboa da, eta bitartekarien Erregistro Administratibo berezian inskribatuta dago hurrengo zenbakiaz: C0654A95653077.

Estaldurak

  • Oinarrizkoa eta derrigorrezkoa: heriotza, edozein arrazoi dela kausa.
  • hautazkoak*:
  1. heriotza, istripu baten ondorioz
  2. heriotza, trafiko-istripu baten ondorioz
  3. erabateko baliaezintasun iraunkorra, edozein arrazoi dela kausa
  4. erabateko baliaezintasun iraunkorra, istripu baten ondorioz
  5. erabateko baliaezintasun iraunkorra, trafiko-istripu baten ondorioz

*ezbeharra gertatzen bada, hautazko berme hauek bermatzen dituzten kapital gehigarriak edozein arrazoi dela kausa gertatutako heriotzagatiko oinarrizko bermearenak bezalakoak dira.

seguro de vida
  • malgua, zuk zeuk erabakiko duzu zer estaldura nahi duzun eta zenbaterainoko kapitala aseguratu nahi duzun.
  • erosoa, zuk zeuk erabakiko duzu ordainketak nola zatikatu.
  • prima lehiakorrak.
  • primak zatikatzea, gainordainik gabe.
  • ezbeharrak erraz kontratatzeko eta izapidetzeko aukera.

Beste aseguru batzuk

  • Seguro auto

    auto-asegurua

    Auto-asegurua

    Auto-aseguruarekin baldintza onenetan aseguratuko duzu autoa, Liberty Seguros bezalako punta-puntako konpainia baten bermearekin.

  • Seguro vida

    bizi-asegurua

    Bizi-asegurua

    Zure eta zure familiaren lasaitasunerako, Kutxabankek zure premietara egokitzen den bizi-asegurua eskaintzen dizu.

  • Oro bizi-asegurua

    Oro bizi-asegurua

    Oro bizi-aseguruak estaldura eta berme berriak ditu; babes osoa eskaintzen duen bizi-asegurua da.

Menú de pie de página

Cookien politika

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabilerraztasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko. Saioarekin aurrera egiten baduzu, horien instalazioa onartzen duzula joko da. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookien Politika.