Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Zerbitzu honen prezioak herrialde hartzailearen arabera aldatu daitezkeen arren, bidalketa bakoitzeko kopuru finkoa da, bidalitako diru-kopurua edozein dela ere. Bidalketa bakoitzeko, gehienez 2.000 € edo horren kontrabalioa igorri daiteke.
Bulegoetan nahiz kutxazain automatikoetan eskuragarri dago. Hala ere, merkeagoa da transferentzia kutxazain automatiko bidez egitea.
Laguntzeko call centerra dago, uneoro bidalitako diruaren egoera ezagutu dezazun.
Gaur egungo herrialde hartzaileak:
Zure herrialderako transferentziak kutxazain automatikoaren bidez
Zure herrialderako transferentziak kutxazain automatikoaren bidez egiteko Kutxabank txartela besterik ez duzu behar (zordunketako edo dual modalitatea).
Bidali nahi duzun dirua jasoko dutenak zure herrialderako transferentzien hartzaile izendatzeko eskatu behar duzu gure bulegoetako batean. Ondoren, edonoiz eta edozein kutxazain automatikotik dirua bidali dezakezu:
Kontuan zordunduko diren “Zure herrialderako transferentzien” komisioen laburpena (herrialde hartzailearen arabera):
Kutxazain automatikoaren bidez egindako bidalketak:
Bulegoaren bidez egindako bidalketak:
Nomina Kutxabanken helbideratuta baduzu, abantaila hauek guztiak zuretzat: aurrez onartutako maileguak, aurrerakinak, sustapenak, zozketak eta abar.
Zure familiaren aurrekontua eta zure aurrezkia kudeatzeko laguntza.
Bateratu itzazu zure balore guztiak, hala errenta finkokoak nola errenta aldakorrekoak, era eroso eta errazean.