Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Vital

 
contacto

Auto-asegurua

seguro de auto

% 60rainoko deskontua zure autoaren aseguruan, ezohiko arriskuen estaldura eta primaren ordainketaren zatikatze erosoa.

 

Aukeratu gehien komeni zaizun kontratazio-modalitatea eta gozatu ondoko abantailez:

  • % 60rainoko hobariak (1).
  • Zuk nahi duzun konponketa-lantegia hautatzeko aukera.
  • Ibilgailua galduz gero, kalte-ordaina berritako balioaren arabera emango da lehen lau urteetan, nola kalte pertsonalen kasuan hala sute eta lapurreten kasuan (2).
  • Pertsona eta ibilgailuentzako laguntza 0 km-tik.
  • Erantzukizun zibila oinezko eta txirrindularientzat.
  • Espezie zinegetikoekin edo etxeko animaliekin talka egiteagatik ibilgailuak izan ditzakeen kalte materialak konponduko dizkizugu.
     

Eta orain daukazun asegurua 6 hiletan iraungiko bada, gurekin kontrata dezakezu zure asegurua, aldez aurretik egingo dizugun aurrekontuan adierazitako prezioan.

Puedes hacer tus cálculos con nuestro simulador de Seguro Auto.
Proiektu eta kontratazioetarako, telefonoz deitu besterik ez duzu (902 170 003).
 

Babes eta estaldura gehiago nahi izanez gero, Hautazko Sortekin (Premium Sorta eta Ordezko Ibilgailuaren Sorta) osa dezakezu zure auto-asegurua. Auto-aseguruari ondoko estaldurak gehitu diezaiokezu:
 

Premium Sorta

  • Bidaiako laguntza hobea.
  • Ibilgailua Espainiako edozein lantegitara eraman daiteke konpontzera.
  • Bagajearen eta norberaren gauzen asegurua: ibilgailuaren barruan dagoen edozein objektu babesten du, betiere polizak estaltzen duen arrazoiren baten ondorioz kaltetzen bada.
  • Istripuetarako Kapitala handitzea: istripuetarako kapitala 30.000 eurora igo da, Baliaezintasuna 30.000 eurora eta Osasun-arreta 12.000 eurora.
  • “Atez ateko” zerbitzua, IATaren tramiteak egiteko edo ibilgailua konponketa-lantegira eramateko (mantentze-lanetarako edo ezbeharren batek eragin ez duen kalteren bat konpontzeko).
  • Ibilgailuaren Balioespena erabateko galera kasuetan: Ibilgailuaren balioespen hobea 5. urtetik aurrera. Kalte-ordaina “salmenta-balio hobetuaren” arabera ematen da; % 30 handitu da.
  • Ordezko ibilgailua (lapurreta, sutea edo erabateko galera): Ibilgailua geldirik geratzen bada lapurreta, sute edo erabateko galeraren ondorioz, kortesiazko ibilgailu bat utziko zaio asegurudunari, 30 eguneko mugarekin.
  • Beiren haustura: ibilgailua erabat hondatzen bada, beirari dagozkion kalteak ordainduko zaizkio asegurudunari, nahiz eta arriskua desagertu eta kalteak ez konpondu.

(1) Bigarren urtetik aurrera (lehen urtean % 50erainoko hobaria).
(2) % 100 lehen bi urteetan, % 80 hirugarrenean eta % 70 laugarrenean.
 

Ordezko Ibilgailuaren sorta

Istripu baten ondorioz, aseguratutako ibilgailua ezin bada mugitu, asegurudunari alokairuzko ibilgailu bat utziko zaio, C mailakoa edo antzekoa.


Estalduren mugaketa Polizaren Baldintzetan dago. 

* Kutxabank Auto Asegurua Liberty Aseguru-etxearen produktua da. KUTXABANK, Kutxabank Bizitza eta Pentsioak sozietatearen Bankako aseguru operatzaile bakarra da, eta haren baimena du Kutxabank aseguru-etxearekin lan egiteko. Kutxabankek Bitartekarien Administrazio Erregistro berezian izena emana du, C0654A95653077 zenbakiaz. Gainera, Kutxabank Bizitza eta Pentsioak eta Liberty Aseguruak sozietateen artean banatzeko egindako hitzarmenaren esparruan, Kutxabank Auto bitartekaria da.
 

Dokumentazioa

Beste aseguru batzuk

  • Oro bizi-asegurua

    Oro bizi-asegurua

    Oro bizi-asegurua estaldura eta berme berriekin babes osoa eskaintzen dizun bizi-asegurua da.


  • hogar estra asegurua

    Estra etxe asegurua

    Kutxabanken estra etxe asegurua arrisku anitzeko asegurua da, zure etxea ezin hobeto babesteaz gain, zutaz ere arduratzen dena.

  • Seguro de salud IMQ

    Osasun Asegurua

    Osasun-asegurua

    Kutxabank Azul osasun-asegurua zu eta zure hurbilekoak zaintzeaz arduratuko da, IMQ-ren bermearekin, Euskadin osasun-aseguruaren bezero gehien dituen aseguru-etxea.  

Menú de pie de página

Cookien politika

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabilerraztasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko. Saioarekin aurrera egiten baduzu, horien instalazioa onartzen duzula joko da. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookien Politika.