Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Vital

 

Alokairuen asegurua

-

Aseguru honekin, etxebizitza bateko maizterrek errenta ordaindu gabe uzten badute, errentatzailea babestuta egongo da. Aseguruak honako estaldurak eskainiko dizkio:

. Errenta ez ordaintzetik eratortzen diren gastu eta kalte ekonomikoengatiko ordaina.
. Errentak ordaindu ez dituen maizterrak ekintza bandalikoen bidez etxebizitzaren edukitzailean eragin ditzakeen kalte materialengatiko ordaina
. Aseguratutako etxebizitzen gainean dauzkan eskubide eta interesetarako babes juridikoa.

Kutxabanken alokairuen asegurua kontratatzeko baldintza batzuk bete behar dira: alokatutakoa ohiko erabilera duen etxebizitza izango da; alokairu-kontratua Hiri Errentamenduen Legeari jarraiki egina izango da; etxebizitza gutxienez urtebeterako alokatu beharko da; maizterrek lan-kontratu finkoa eduki beharko dute, inoren kontura lan egiten badute; autonomoak badira, jardunean nahikoa denbora aritu direla egiaztatu beharko dute (kasu bietan, gutxieneko antzinatasuna urtebetekoa izango da).

*Kutxabank alokairuen asegurua Kutxabank Aseguru-etxearen asegurua da. KUTXABANK, Kutxabank Bizitza eta Pentsioak sozietatearen bankako aseguruen operatzaile bakarra da, eta haren baimena eman du Kutxabank aseguru-etxearekin eragiketak egiteko. Gainera, artekarien Erregistro Administratibo berezian inskribatuta dago hurrengo zenbakiaz: C0654A95653077. 

-

• Etxebizitzak alokatzen dituztenei ziurtasuna ematen die, errenta ordainduko zaiela bermatzen baitu. Izan ere, aseguru honekin, etxebizitzak alokatzeak dakarren arriskurik handienetariko bat ezerezten da.

• Aseguru honetan, errenta ez ordaintzetik eratorritako gastuak ez ezik, maizter berankorrek etxebizitzan eragindako kalteak ere sartzen dira.

• Etxebizitzaren jabeei beraien eskubide eta interesetarako babes juridikoa eskaintzen die.

• Etxe-aseguruaren osagarria da.

 

Beste aseguru batzuk

  • Oro bizi-asegurua

    Oro bizi-asegurua

    Oro bizi-asegurua estaldura eta berme berriekin babes osoa eskaintzen dizun bizi-asegurua da.


  • hogar estra asegurua

    Estra etxe asegurua

    Kutxabanken estra etxe asegurua arrisku anitzeko asegurua da, zure etxea ezin hobeto babesteaz gain, zutaz ere arduratzen dena.

  • Seguro salud

    Kutxabank Hortz
    Asegurua

    Kutxabank Hortz Asegurua

    Kutxabank Hortz Aseguruak odontologiako asistentziari lotutako zerbitzuen prestazioa bermatzen die asegurudunei. IMQ SA sozietatearen asegurua da, bezero-kopuruari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan lehenengoa.

Menú de pie de página

Cookien politika

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabilerraztasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko. Saioarekin aurrera egiten baduzu, horien instalazioa onartzen duzula joko da. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookien Politika.