Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Vital

 

Mailegu berdea

Reforma Hogar

Ibilgailu ekologiko bat edo etxetresna elektriko eraginkorrak erosteko asmoa daukazu edo zure etxean zaharberritze-lanak egin nahi dituzu, eraginkortasun energetikoa hobetzeko? Bete ezazu zure asmoa Mailegu Berdearekin.

Zure erosketa edo zaharberritze-proiektua Mailegu Berdea den egiaztatu besterik ez duzu egin behar. Horretarako, etorri hurbilen daukazun Kutxabank bulegora edo kontsultatu Gida Berdea

Mailegu Berdeak abantaila ugari ditu:

  • Deskontu berezia, ingurumenaren aldeko zure konpromisoa saritzeko.
  • Gehieneko zenbatekoa 75.000 € (edo balioaren % 100, ibilgailu ekologiko bat erosten bada).
  • 7 urtera arteko epea.
  • Kuota iraunkor finkoa eta ordainketa-eguna hautatzeko aukera.

Ibilgailu ekologikoak erosteko Mailegu Berdea ondoko ibilgailuak erosteko erabil daiteke:

  • Ibilgailu berriak: 3.500kg-tik beherako BGM (Baimendutako Gehienezko Masa) dutenak eta IDAEren energia-eraginkortasunaren etiketaren arabera A sailkapena dutenak.
  • Auto hibridoak: motor elektriko batek lagundutako barne-errekuntzako motorra dutenak.
  • Auto elektrikoak: bateriek elikatutako autoak dira, isurpen kutsakorrik gabeak eta oso isilak.

Energia-eraginkortasuna hobetzeko egiten diren etxebizitzen zaharberritze-lanetarako edo kontsumo urriko etxetresna elektrikoetarako Mailegu Berdeak ondokoak erosteko balio du:

  • A motako edo hortik gorako etiketa energetikoa duten kontsumo urriko etxetresna elektrikoak: hozkailuak, garbigailuak, lehorgailuak, ontzi-garbigailuak, mikrouhin-labeak eta aire girotuko sistemak.
  • Energia-eraginkortasuna hobetzen duten energia sistemen instalazioa edo etxeko zaharberritze-lanak.

Zalantzarik izanez gero, deitu 901 33 55 66 telefonora, edo, nahiago baduzu, bertaratu zure ohiko Kutxabank bulegora.

Reforma Hogar

Horra maiz egiten diren galderen erantzunak:

  • Nola jakin dezaket nire proiektua Mailegu Berde bat den ala ez?

Kontsultatu Gida Berdea, deitu 901 33 55 66 telefonora edo galdetu hurbilen daukazun Kutxabank bulegoan.
 

  • Mailegu Berde bat eskatzen badut, zer abantaila izango ditut?

Gure ingurumenaren garapen jasangarria bultzatzeaz gain, deskontu berezi bat izango duzu.
 

  • Nola jakin dezaket erosi nahi dudan etxetresna elektrikoa kontsumo urrikoa den ala ez?

Kontsumo urriko etxetresna elektrikoek A motako edo hortik gorako etiketa energetikoa daukatelako. Horrek zera esan nahi du, eraginkorragoak direla eta energia gutxiago kontsumitzen dutela.
 

  • Zer ibilgailu motak betetzen ditu Mailegu Berdearen eskakizunak?

Auto, motor eta motor-bizikleta elektriko eta hibridoek eta ordezko erregaiekin (biodiesela, PGL edo gas naturalarekin) dabiltzan ibilgailuek.
 

  • Zer esan nahi du IDAEk?

IDAE Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren gaztelaniazko siglak dira, eta bere Eraginkortasun Energetikoaren Etiketek ibilgailu baten erregai kontsumoa eta CO2 isurien maila zenbatekoa den adierazten dute. 

 

 

Beste mailegu batzuk

  • Crédito 24

    Auto mailegua

    Autorako mailegua

    ¿Eta modeloa aukeratzea izango balitz zailena? Aukeratu nahi duzuna. Gu arduratuko gara gainentzekoaz.

  • Préstamo efectivo

    Efektibo mailegua

    Efektibo mailegua

    Behar duzun efektiboa berehala jasoko duzu, azkar eta tramite luzerik gabe. 40.000 eurorainoko zenbatekoa eska dezakezu edozertarako.
     

  • MINIKREDIT

    Minikredit

    Minikredit

    Aldean eramateko eskudirua. 3.000 eurorainoko "mini” kreditua, zure gastuak ahalik eta hoberen antolatzen laguntzeko.

Menú de pie de página

Cookien politika

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabilerraztasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko. Saioarekin aurrera egiten baduzu, horien instalazioa onartzen duzula joko da. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookien Politika.