Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Zure kezka nagusia autoaren modeloa eta kolorea aukeratzea izan dadila nahi dugu Kutxabanken. Gu arduratuko gara gainerako guztiaz.
Autorako maileguari esker, neurrirako kreditua izango duzu, azkar eta eroso lor daitekeena, eta abantaila ugarirekin:
Zer egin behar duzu? Etorri zaitez hurbilen daukazun Kutxabank bulegora, edo, behar duzun zenbatekoa 40.000 eurotik beherakoa bada, sartu Online Bankura.
Gainera, 30 urte baino gutxiago badituzu, abantaila bereziak izango dituzu Gazteentzako Auto Maileguarekin.
Maiz egiten diren galderen erantzunak:
· Zer da Euriborra?
Euro Inberbank Offered Rate-en akronimoa da, eta bankuek haien artean dirua trukatzeko ezartzen duten interes-tasaren indizea da. Egunero argitaratzen da, eta banku-erakundeek kredituei aplikatuko dieten interes-tasa kalkulatzeko erabiltzen duten erreferentzia nagusia da.
• Zer da kontzesionario baten proforma faktura?
Kontzesionarioko saltzaileak bezeroari ibilgailu zehatz bat baldintza zehatz batzuetan emango dion konpromisoa jasotzen duen agiria. Faktura komertzialaren aurrerapen bat da.
Zer da mailegu baten UTBa?
UTBa maileguaren kostu osoa neurtzen duen tasa da, eta ehunekotan ematen da. Finantzaketa-eskaintza desberdinak alderatzeko adierazlerik onena da.
• Zer da amortizazio-sistema?
Hilean behingo kuoten bidez, mailegu baten ordainketa egiteko modua da.
• Ez hartu behar baino karga gehiago. Zer da jabariaren erreserba?
Jabariaren erreserba zenbait finantza-erakundek ordainketaren bermetzat eskatzen duten karga gehigarri bat da. Autoa saltzeko aukera izan aurretik mailegua osorik ordaintzera derrigortzen duen klausula da, eta, normalean, kostu gehigarriak egoten dira eta tramite gehiago egin behar izaten da saltzeko unean.
• Diru-itzulketa aurreratuak egin ditzaket?
Bai. Kontsumorako kredituen legearen arabera, diru-itzulketa aurreratuengatiko konpentsazioa ezin da ezeztatze aurreratua egin izan bazenu ordainduko zenituzkeen interesen zenbateko osoa baino handiagoa izan.
Amortizazio-egunetik mugaegunera arte gelditzen den epealdia urtebetetik gorakoa bada, itzulitako zenbatekoaren % 1ekoa izango da konpentsazioa. Epealdi hori laburragoa bada, berriz, % 0,5ekoa.
· Zer da Kutxabank Auto Asegurua?
Kutxabank Auto Aseguruarekin baldintza onenetan aseguratuko duzu autoa, Liberty Segurosen bermearekin. Kontratatzeko aukera zabalei esker, kalitate-prezio konbinazio bikaina eskaintzen du 18 eta 75 urte bitarteko pertsona guztientzat.
Auto asegurua (Kutxabank Auto) Liberty Seguros, Compañía de Seguros y Reaseguros SA enpresaren produktu bat da. Kutxabank Vida y Pensiones sozietatearen banku-aseguruen operatzaile bakarra da Kutxabank eta bere baimena dauka Kutxabank Aseguradora sozietatearekin eragiketak egiteko. Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian erregistratuta dago, C0654A95653077 zenbakiarekin. Kutxabank Aseguradora eta Liberty Seguros aseguru-etxearen arteko hitzarmenaren barruan egiten du Auto Aseguruaren bitartekari lana.
¿Eta modeloa aukeratzea izango balitz zailena? Aukeratu nahi duzuna. Gu arduratuko gara gainentzekoaz.
Behar duzun efektiboa berehala jasoko duzu, azkar eta tramite luzerik gabe. 40.000 eurorainoko zenbatekoa eska dezakezu edozertarako.
Aldean eramateko eskudirua. 3.000 eurorainoko "mini” kreditua, zure gastuak ahalik eta hoberen antolatzen laguntzeko.