Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Vital

 

Online Banka sarbidea

 

tecla virtual 0 tecla virtual 1 tecla virtual 2 tecla virtual 3 tecla virtual 4 tecla virtual 5 tecla virtual 6 tecla virtual 7 tecla virtual 8 tecla virtual 9
  • Ezabatu

STak

Zure bezeroek txartelekin egiten dituzten ordainketak kudeatzeko modurik eroso, azkar eta seguruena dira Kutxabanken STak. Eta abantaila asko dituzte, gainera:

  • Azkarra eta erraza: STak berehala onartu edo baztertuko du eragiketa.
  • Erosotasuna: egunero abonatzen dizute txartelarekin egiten dituzun salmenten zenbatekoa.
  • Segurtasuna: saltokian gorde behar duzun eskudiru kopurua murrizteko aukera izango duzu.
  • Zure bezeroen erosketak unean bertan finantzatzeko aukera eskaintzen dizute.
  • Mundu osoko txartelekin ordaintzeko aukera ematen dizute.
  • Laguntza: 24 orduko arreta-zerbitzu etengabea (902 20 00 50) erabil dezakezu laguntza eskatzeko: zalantzak, gorabeherak, matxurak, telefono bidezko baimenak...

Eta hori guztia tarifa oso lehiakorrekin, hala salmentei aplikatzen zaizkien deskontu-tasetan nola terminalaren mantentze-lanen kuotan. Azken hori doakoa ere izan daiteke.

Gure STei esker, teknologiarik aurreratuena izango duzu edozein motatako kobrantzak egiteko: banda magnetikoa, txipa, contactless, online salmentak...

ST mota desberdinak ditugu:

  • ST finkoa: hari bidez telefono-lineara edo korronte-hargunera konektatua dago etengabe, eta, beraz, aproposa da txartelekin eragiketa asko egiten dituzten saltegientzat.
  • WIFI STa: bi zati ditu; korronte-hargunera konektatuta dagoen oinarria eta STa bera, kablerik ez duenez saltokiko edozein lekutara eraman daitekeena. STak wifi teknologia erabiltzen du oinarriarekin komunikatzeko, eta euskarri horretan bertan kargatzen da terminalaren bateria. Beraz, oso gomendagarria da ordainketak leku desberdinetan egiten dituzten saltokientzat, jatetxeentzat, esate baterako. Izan ere, bezeroak txartelari begirik kendu gabe egin ahal izango baitu ordainketa.
  • GPRS STa: ez du telefono finkoaren bidezko konexiorik behar, eragiketak telefonia mugikorreko sarearen bidez tramitatzen baitira. ST egokiak dira ordainketak bezeroa dagoen lekuan egiten dituzten negozioentzat: taxiak, etxez etxeko salmenta, gremioak, etab.
  • ST mugikorra: app bat eta bluetooth bidezko txartel-irakurgailu bat erabilita, zure smartphone-a ST bihurtzen da. Etxez etxeko bisitak, atzerrian azokak eta halakoak egiten dituzten negozioentzat aproposa. Gailu honek ez du eragiketaren tiketa inprimatzen, baina frogagiria posta elektronikoz edo SMS bidez bidaltzeko aukera eskaintzen du.
  • ST Birtuala: Internet bidez saltzen duten saltokientzat, txartelekin egindako ordainketak onartzeko ordainketa-atebide bat behar dutenentzat.
  • PC STa: STa kutxa erregistratzailean edo kutxaren lana betetzen duen PCan txertatu nahi duten saltokientzat.

Halakoxeak dira Kutxabanken STak. Seguruak. Modernoagoak. Eta tarifa hobeekin.
 

Menú de pie de página

Cookien politika

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabilerraztasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko. Saioarekin aurrera egiten baduzu, horien instalazioa onartzen duzula joko da. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookien Politika.