Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Poliza bakarrean, lokal komertzialetan ematen diren arriskuen aurreko bermeak eskaintzen dituen asegurua da, bertan gertatzen diren ezbehar ohikoenei erantzun eraginkorrak eskainiz, hala nola:
Gainera, zein sektoretan diharduzun, zeure jarduerarako berariaz sortutako hautazko bermeak aukeran izango dituzu:
Estaldura horien laburpena ikusteko, sakatu hemen.
Eta ezbehar batek negozioaren jarraipenari ahalik eta kalte gutxien eragin diezaion:
Kalteak tasatzeko, ezbeharraren aurreko uneko eraikuntza berri baten balioa hartuko da aintzat Edukitzailearen kasuan, eta berria erostearen balioa, berriz, Edukiarenean (nolanahi ere, zenbait kasu zehatzek balioa zehazteko arau bereziak dituzte).
Ez da arau proportzionala aplikatuko, hau da, konpainiak uko egingo dio Edukiaren azpi-aseguruagatiko arau proportzionala aplikatzeari, baldin eta aseguratutako kapitalaren eta aseguratutako ondasunen berritako balioaren arteko aldea % 35etik beherakoa bada eta kalteak ez badira 6.000 eurotik gorakoak.
* Liberty Seguros, Compañía de Seguros y Reaseguros S.A. konpainiaren produktua da Saltegientzako Kutxabank asegurua. Biharko Vida y Pensionesen banku-aseguruen operadore bakarra da KUTXABANK, eta Kutxabank Aseguru-konpainiarekin lan egiteko Biharkoren baimena dauka. Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian dago, C0654A95653077 zenbakiarekin. Kutxabank, beraz, aseguru honen bitartekari da, Kutxabank Aseguru-konpainiak eta Liberty Segurosek sinatutako banaketa hitzarmenaren barruan.