Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Vital

 

Online Banka sarbidea

 

tecla virtual 0 tecla virtual 1 tecla virtual 2 tecla virtual 3 tecla virtual 4 tecla virtual 5 tecla virtual 6 tecla virtual 7 tecla virtual 8 tecla virtual 9
  • Ezabatu

Bezeroentzako finantziazioa

Kutxabankek tresna eraginkor bat eskaintzen dizu zure saltokiko salmentek gora egin dezaten: Kutxabank Saltegi Kreditua. Epekako ordainketa sistema bat da, eta hari esker, zure bezeroak Kutxabanken finantzaketa eskuratzen du, saltokian bertan eta modu errazean.

 

Abantailak
Salmenta erraztu eta ordainketa bermatzen du:

  • Ordainketak egiteko erraztasun handiagoak eskaintzen die zure bezeroei, eta, horrenbestez, unean bertan erosketak egiteko aukera handiagoa da.
  • Zenbateko handiko erosketak hobetzen dira.
  • Epeka ordaintzeko malgutasuna, bezero bakoitzaren beharretara egokituta.
  • Ordainketa gauzatzeko ziurtasun handiagoa, Kutxabankek bere gain hartzen baititu arriskuak.
  • Fakturak kobratzeko orduan, kudeaketa administratiboa azkarrago egiteko aukera.
  • Azalera handietan ohikoa den ordainbidea zure saltokiaren eskura.


Eragikera azkarra eta erraza:

  • Saltegien ordutegira egokitutako erabilgarritasuna: ordutegi jarraitua (larunbatak barne)
  • Eskaerei erantzun azkarra, lehenengo deian.
  • Edozein finantza-erakundetako bezeroak finantzatzen ditugu. Bankua aldatu gabe.
  • Tramitaturiko eragiketa bakoitzaren egoerari buruzko informazio zehatza webgunean daukazu eskuragarri.


Xedea
20.000 eurorainoko finantzaketa hau, helburu bat baino gehiagotarako erabili daiteke: altzairuak, etxetresna elektrikoak, etxeko zaharberritze-lanak, osasuna eta atsedena, audiologia, optika, etxerako tresneria, etab.


Ezaugarriak
Saltegi Kreditua saltoki bakoitzaren beharretara egokitzeko diseinatu da, eta, horrenbestez, ondasun edo saltegi motaren arabera ezaugarri desberdinak ditu.


Kontratatzeko eskakizunak
Saltegi Kreditua zerbitzua kontratatzeko, zure Kutxabank bulegora jo dezakezu.
 

Menú de pie de página

Cookien politika

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabilerraztasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko. Saioarekin aurrera egiten baduzu, horien instalazioa onartzen duzula joko da. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookien Politika.