Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Vital

 

Online Banka sarbidea

 

tecla virtual 0 tecla virtual 1 tecla virtual 2 tecla virtual 3 tecla virtual 4 tecla virtual 5 tecla virtual 6 tecla virtual 7 tecla virtual 8 tecla virtual 9
  • Ezabatu

Proiektuen finantzaketa

-

Kutxabank-k zerbitzuen azterketa eta aholkularitzari eta planen eta finantza-eragiketen diseinu eta instrumentazioari zuzendutako profesional talde bat jartzen du bezeroaren eskura, eta, halaber, finantza-ingeniaritzarako tekniken aplikazioa burutzen du inbertsio-proiektu handiak -hala tokikoak nola estatukoak eta nazioartekoak- aztertzeko eta finantzatzeko, finantzaketarako konponbide orokorrak eskainiz.

Hona hemen garatzen dituen funtzio nagusiak:

  • Inbertsio-proiektu berrien analisia eta azterketa.
  • Eredu ekonomiko finantzarioak.
  • Inbertsio-proiektuen arriskuak identifikatu eta esleitu.
  • Finantza-aholkularitzako zerbitzua.
  • Finantza-azpiegituren diseinua.
  • Finantzaketa kentzea.
  • Proiektuen finantzaketan parte hartu eta azterketa egin.

Gehien bat ondoko ezaugarriak dituzten proiektu edota inbertsioekin lan egiten dugu:

  • Kapital bizia dute, eta ondorioz baliabide handiak behar dituzte abiarazteko.
  • Denbora luzea eta proiektuaren ezagutza sakona behar dute proiektua egituratzeko eta garatzeko.
  • Arautze edo erregulazio oso zehatzari loturik egon ohi dira.
  • Orokorrean eragin handia izan ohi dute ekonomian, hainbat abantaila sorraraziz batik bat euren inguruko arloetan: kostuen murriztapena, enplegu sorrera, bizi-kalitatearen hobekuntzak...

Jardun-eremuak ondoko eran sailkatzen dira:

  • Azpiegituren proiektuak: era guztietakoak, autobideak, tunelak, trenbideak...
  • Energia arloko proiektuak: energia elektrikoa sorrarazteko proiektu desberdinak (ziklo konbinatuak, parke eolikoak, hiri-hondakinak prozesatzeko instalazioak eta abar), garraiorako azpiegituren hobekuntza, eraginkortasunaren hobekuntza eta abar.
  • Telekomunikazioko proiektuak: operadore berrien sorrerako laguntza, garapen bideko sektoreen eta teknologia berrien jarraipena.
  • Beste proiektu estrategiko batzuk: gizarte-intereseko inbertsioak, industrien sareari laguntzekoak...

Beste zerbitzu batzuk

  • Capital riesgo

    Arrisku kapitala

    Arrisku kapitala

    Arrisku Kapitaleko Erakundeetan parte hartzen dugu, industria eta zerbitzuetako konpainien enpresa-egiturak bultzatzeko eta indartzeko helbururekin.

  • préstamo de consolidación financiera

    Bat-egiteak eta erosketak

    Bat-egiteak eta erosketak (corporate finance)

    Korporazioen eragiketen gaineko aholkularitza espezializatua eskaintzen dugu. Koordinazio-lana eta laguntza eskaintzeko zerbitzu integrala da, gure enpresentzat-bezeroentzat balioa sortzea helburu duena.

  • mercado de capitales

    Kapitalen merkatua

    Kapitalen merkatua

    Kapitalen Merkatuaren Departamentuak zuen enpresa-proiektuen finantzaketa beharrak estaltzeko neurrirako plana diseinatuko du.

Menú de pie de página

Cookien politika

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabilerraztasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko. Saioarekin aurrera egiten baduzu, horien instalazioa onartzen duzula joko da. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookien Politika.