Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Vital

 

Online Banka sarbidea

 

tecla virtual 0 tecla virtual 1 tecla virtual 2 tecla virtual 3 tecla virtual 4 tecla virtual 5 tecla virtual 6 tecla virtual 7 tecla virtual 8 tecla virtual 9
  • Ezabatu
  • Berritu orain enpresaren makineria

Zerbitzu nabarmenak

  • Txartel Birtuala

    Segurtasun handiagoa zure online erosketetan.

  • Sarrerak

    Zinema, kontzertuak, kirolak eta gura duzun guztia
     

Kutxabank SEPAn

SEPAk, Eurotan Ordaintzeko Gune Bakarrak (Single Euro Payments Area), eurotan egindako ordainketetarako merkatu bakarra sortzea du helburu. Hau da, europar guztiek aukera izan dezatela banku-kontu mota bakarrarekin eragiketak egiteko, gune osoan. Herrialde guztietako lurralde nazionalean egiten den bezain erraz eta seguru, herritar guztiek ordainketa-tresna sorta bakarra erabiltzea, alegia.

SEPA

Eropako araudiak finantza-entitateei zein bezeroei eragiten die, eta SEPA eremuan parte-hartzen duten herrialdeen artean eurotan egiten diren helbideraturiko zordunketa eta transferentzietarako enpresa-arloko eskakizun eta eskakizun teknikoak ezartzen ditu. Hortaz, ordainketa-tresna nazionalak (transferentziak eta zordunketak) EB osorako balio duten tresnekin ordezkatu behar dira; hots, SEPA tresnekin.

Gure prozesu guztiak eskakizunekin bat egin dezaten egokitu ditugu, eta horrez gain, bezero bakoitzaren erritmoaren arabera aritzeko prest gaude. Bezeroekin eskuz esku egingo dugu lan jardunbide berrira egokitzeko.

Prozedura berriak zein ordainketa-tresnari eragiten dion

SEPAk honako ordainketa-tresna hauei eragiten die:

  • Transferentziak. Ondokoak barne hartzen ditu: ordainketa puntualak, masiboak eta nomina eta pentsioen ordainketak. Horiek egiteko, banku-kontuaren zenbakia (KKK) nazioarteko banku-kontuaren zenbakiarekin (IBAN) ordezkatu behar da.
  • Zuzeneko zordunketak (banku-helbideratzeak). Aldizkako ordainketak edo ordainketa puntualak barne hartzen ditu, eta ordainketa nazionalak zein mugaz gaindiko ordainketak (SEPAren esparru geografikoko edozein herrialdetan) egiteko erabiltzen dira.
  • Txartelak
  • SEPAk ez die paperezko ordainketa-tresnei eragiten (txekeak, ordaindukoak, kanbio-letrak) 
     

 

Ikus informazio gehiago SEPAren web ofizialean

Azalpena

SEPA transferentzia ordainketa-tresna oinarrizko bat da, abonuak eurotan eta zenbatekoari mugarik ezarri gabe egiteko, SEPA guneko bezeroen banku-kontuen artean. Gainera, bitarteko elektronikoak soilik erabiltzen dira horretarako, erabat automatizatutako prozesua baita.

Kutxabank-ek dagoeneko transferentzia guztiak SEPA bidez bidaltzen eta jasotzen ditu.

Ezaugarriak

  • Transferentziak IBAN kodeaz identifikatutako kontuen artean egiten dira. IBANa agindu-emaileak adierazten du, eta entitateek ez dute beste inolako egiaztapenik egiten, eragiketa prozesatu aurretik. IBANa (International Bank Account Number) nazioarteko kode normalizatu bat da (ISO 1316 arauaren arabera), zeinaren bitartez bata bestearengandik bereizteko moduan identifikatzen baitira finantza-entitateetan irekitako kontuak, transakzioen tratamendu automatizatua errazteko bide. Kodea bezeroen eskura dago, kontu-laburpenetan, libretetan, taloitegietan eta on-line bankuko aplikazioetan.
  •  Eragiketak eurotan dira, eta SEPA guneko herrialdeak xede hartuta egiten dira.
  •  Transferentziak abonatzeko gehieneko epea egun baliodun batekoa izango da; hots, entitate agindu-emaileak jaulkitako egunaren hurrengo egun baliodunean ordaintzen dira.
  •  Eragiketei SHARE klausula ezarriko zaie beti, gastu gisa; horrek esan nahi du bezero bakoitzak bere entitateak ezartzen dizkion komisioei aurre egin beharko diola. Hala entitate agindu-emaileek nola entitate hartzaileek gastuak ezarri ahal izango dizkiete euren bezeroei. Entitate agindu-emaileak transferentziaren zenbateko osoa bidaliko du.
  •  CSB34 formatuko fitxategiak XML testu formatu berriarekin ordezkatu beharko dira. Fitxategi berriei buruzko argibide gehiago, Dokumentazioa erlaitzean.

 

Ohiko transferentzien eta SEPA gunekoen arteko alderaketa

 

  SEPA

Oinarrizko zordunketaren azalpena

Zuzeneko zordunketa bat zordunaren kontuan kargu bat egiteko erabiltzen den ordainketa-zerbitzua da. Zordunarengandik baimena jasotakoan ordainketa abiarazten du hartzekodunak, eta gero, bere ordainketa-zerbitzuen hornitzaileari jakinarazten dio.

Ezaugarriak

  • SEPA zuzeneko zordunketak eurotan dira, eta SEPA guneko herrialdeak xede hartuta jaulkitzen dira. Kontuak IBAN kodearekin identifikatzen dira.
  • Aldez aurretik zordunketa-kontuaren titularrak baiezkoa eman behar du, zuzeneko zordunketak bere kontura kargatu daitezen. Baiezko hori helbideratze agindu edo mandatu baten bitartez gauzatuko da, eta bertan hartzekodunak SEPA zuzeneko zordunketa bat aurkeztu dezan beharrezko diren datuak emango dira.

    Hona hemen mandatuaren ezaugarriak:
SEPA
  •  SEPA zuzeneko zordunketetan helbideratze agindu edo mandatuaren zenbait datu adierazi behar dira derrigor, zordunak baiezkoa emateko baliatu duen horren ingurukoak. Jatorrizko helbideratze agindu edo mandatu horren datuak aldatuz gero, horren berri ere eman beharko da, eta datu berria jakinarazi.
  •  Zuzeneko zordunketak kobrantza-data baino lehen aurkeztu beharko dira. Kobrantza-data zordunak ordaintzeko eginbeharra bete behar dueneko eguna izango da, hartzekodunaren erakundeak eta zordunaren erakundeak eragiketa tramitatzeko denbora izan dezaten.
  •  Ordainketari buruzko informazio gehigarria, zodunketaren kontzeptua, 140 karakterekoa izango da; inola ere ez luzeagoa.
  •  Itzulketa egiteko gehieneko epe jakin batzuk ezarriko dira, bezero zordunak eskatzen duenaren arabera, baina baimendu gabeko ordainketetarako luzatu ahal izango dira.
  • 2014ko otsailaren 1a baino lehen sistema tradizionalean helbideraturiko zordunketak kobratzeko, indarrean dauden helbideratze-aginduek SEPA zuzeneko zordunketak jaulkitzeko baliagarri izaten jarraituko dute.
  • Dokumentazioa erlaitzean, formatu berriei buruzko informazio osagarria dago.

 

B2B zuzeneko zordunketaren azalpena

B2B zuzeneko zordunketa batean, zorduna eta hartzekoduna enpresak edo autonomoak izan beharko dira nahitaez (ez kontsumitzaileak), merkataritza-arloko transakzioei lotutako ordainketa/kobrantzetarako B2B zuzeneko zordunketen zerbitzua erabiltzea erabaki dutenak.

Modalitate honetan sartzen diren eragiketak seguruago eta bizkorrago egiten dira, kasuan kasuko ordainketa-eragiketaren bukaera ona epe motzean ziurtatuta.

Ezaugarri bereizgarriak

  • Zordunaren entitateak bere bezeroaren baimena lortu beharko du zordunketa orotarako, ordainketa egin aurretik. Behin zordunketa baimenduta eta zordunketa-kontuan zordunduta, zordunak ezingo du itzulketarik eskatu.

 

Helbideraturiko zordunketa ohikoen eta SEPA gunekoen arteko alderaketa

SEPA 

Zerbitzu nabarmenak

  • Txartel Birtuala

    Segurtasun handiagoa zure online erosketetan.

  • Sarrerak

    Zinema, kontzertuak, kirolak eta gura duzun guztia
     

  • Kutxabank Kredit
  • Nekazaritza Zerbitzua
  • Finantziazioa eta eskaintzak saltegietan
  • Merkatuen bilakaera

Menú de pie de página

Cookien politika

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabilerraztasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko. Saioarekin aurrera egiten baduzu, horien instalazioa onartzen duzula joko da. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookien Politika.