Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Vital

 
contacto

Astearte musikalak

Tuba2016/2017 programa

Datak: 2016ko azaroaren 8tik 2017ko martxoaren 28ra.

Lekua: Vital Fundazioa aretoa (Dendaraba merkataritza-gunea, Bakea k. 5, 1. solairua). Vitoria-Gasteiz.

Ordua: 20:00.

 

1990etik, azarotik martxora bitartean, Vital Fundazioa Aretoak, asteartero, hainbat errezitaldi eskaintzen ditu, bertoko musikari gazteen eskutik. Ekimen honek, bakarlari ospetsuak, bikoteak, laukoteak, boskoteak eta nazioartean sona handia duten orkestrak ikusteko aukera ematen du. Hasieratik gaurdaino, herrialde guztietako eta estilo anitzeko artistez gozatzeko parada eduki dugu Astearte musikalei esker.

Astearteetako Musikaldien hogeita zazpigarren aldian berriro izango dira protagonista musikari profesionalak eta nazioartean ospe handia duten talde zenbait, bai halaber interprete gazte batzuk. Datozen bost hilabeteetan hainbat musikarirekin gozatzeko aukera izango da, esaterako, piano jotzaileen artean, David Huh, 2015ean Santanderreko Paloma O´Shea Nazioarteko Piano Lehiaketaren bigarren saria jaso duen musikari korearra, eta Vesko Stambolov, Bulgariako bakarlari estimatuenetakoa.

Ohikoa den bezala, martxoan ez du huts egingo Gasteizko Jesús Guridi Musika Kontserbatorioko ikasleen errezitaldiak.

 

Kontsultatu 2016/2017 programaren liburuxka hemen.

 

Abonamenduen prezioa: 70€ (60€ familia ugarientzat).

Abonamenduen salmenta: Urriaren 18tik aurrera Kordoi Etxean (Aiztogile K., 24) Vitoria-Gasteiz.

Sarreren prezioa: 8€ (6€ familia ugarientzat).

Sarreren salmenta: Kontzertu egunak, Vital Fundazioa Aretoan, emanaldi bakoitza hasi baino ordubete lehenago.

Ordainketa mota: Banku txartelaren bidez.

 

2016ko azaroa

Astearte Musikalen Programa
Eguna Programa Informazio gehiago
8

Orquesta Ibérica Ensemble

Falla eta Lorca: berrelkartzea Alhambran

[ + ]
15

David Huh, pianoa

Paloma O´shea Santanderreko Nazioarteko Piano-lehiaketa

[ + ]
22

Trío Lorca

Musikagile hauen obrak: Haydn, Mendelssohn eta Shostakovich

[ + ]
29

Cuarteto Almus

Musikagile hauen obrak: Glazunov, Tchaikovsky eta Shostakovich

[ + ]

2016ko abendua

Astearte Musikalen Programa
Eguna Programa Informazio gehiago
13

Carmen Ayastuy eta Ricardo Requejo

Musikagile hauen obrak: Mozart, Schumann, Guastavino eta Falla

[ + ]
20

Musica Antiqua Viva

Musikagile hauen obrak: Telemann, Händel, Michna, Vaňhal eta Haydn

[ + ]

2017ko urtarrila

Programa Martes Musicales
Eguna Programa Informazio gehiago
10

Ensemble La Cuerda de Oro

Musikagile hauen obrak: Ralph Vaughan eta Schubert

[ + ]
17

Vesko Stambolov, pianoa

Musikagile hauen obrak: Mozart, Mendelsohn, Ravel, Mussorgsky, Tchaikovsky, Granados, Falla, Mompou eta Albéniz

[ + ]
24

Trío Metamorphosi

Musikagile hauen obrak: Donizetti, Martucci eta Schumann

[ + ]
31

Herwig Coryn eta Bruno Canino

Musikagile hauen obrak: Schumann, Chopin, Shostakovich eta Messiaen

[ + ]

2017ko otsaila

Astearte Musikalen Programa
Eguna Programa Informazio gehiago
7

Cuarteto del Pino

Musikagile hauen obrak: Schumann eta Brahms

[ + ]
14

Dúo Delibes

Musika bidaia Europatik

[ + ]
28

Quatour Europa

Poloniatik Euskadira

 

 2017ko martxoa

Astearte Musikalen Programa
Eguna Programa Informazio gehiago
7

Bozen Brass Quintett

Musikagile hauen obrak: Newman, Earth, Smetana, Finger, Rossini, Pastorius, Paganini, Avsenik, Mendelssohn, Sting eta Velasquez

 
14

Trío Sincronía

Musikagile hauen obrak: Beethoven

 
21

'Jesus Guridi' Musika Kontserbatorioko ikasleak

Artistak eta lanak dagokion unean jakinaraziko dira

 
28

Kamerata Stradivarius

Musikagile hauen obrak: Paganini, Piazzolla, Pugnani, Vivaldi, Fauré eta Enescu

 
 

2017-2018ko denboraldian parte hartu nahi dutenentzakodeialdia

2017ko azarotik 2018ko martxora egingo den Astearte Musikaletako ganbera-musika zikloan parte hartu nahi duten musikari eta taldeek 2017ko urtarrilaren 16tik ekainaren 9ra bitartean bidali ditzakete euren eskaerak: curriculum vitaea, egitarau osoa, cachea eta grabazio bat CDan (ez da profesionala izan behar) bidali beharko dituzte.

 

  • Eskaerak zehaztutako epean bidali beharko dira posta bidez, ondoko helbidera:

Vital Fundazioa
(Joseba Fernandez de Pinedoren izenean)
Kordoi Etxea, Aiztogile kalea, 24
01001 Vitoria-Gasteiz

  • Informazioa eta argibideak eskatzeko, 945 162 157 telefonora deitu edo jfpinedoobs@cajavital.es helbidera idatzi dezakezue.
 

Harremanetarako:

Helbide elektronikoa: obrasocial@cajavital.es

  • Astearte Musikalak

Menú de pie de página

Cookien politika

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabilerraztasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko. Saioarekin aurrera egiten baduzu, horien instalazioa onartzen duzula joko da. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookien Politika.