Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Vital

 
contacto

Alokairu Soziala

Gasteizen alokairuan dauden etxebizitzen parke bat sortzeko helburuarekin eratu zen Vitalquiler sozietatea, etxebizitza lortzea errazagoa izan dadin.

 

Etxebizitzak Cicha en un sofá con los pies sobre la mesa

  • 869 garajedun etxebizitzek osatzen dute parkea, Ibaiondo, Salburua eta Zabalganako auzoetan. 1, 2 eta 3 logelako etxebizitzak daude.

Norentzat

  • Adin nagusiak edo emantzipatutako pertsonak.

Etxebizitza lortzeko irizpideak

  • Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea.
  • Bizikidetza-unitateko kide bakar batek ere ezin du etxebizitzarik eduki, araudian jasotako salbuespen-kasuetan izan ezik.
  • Bizikidetza-unitateko urteko diru-sarrera haztatuek 3.000 €-tik gorakoak eta araudian ezarritako mugatik beherakoak izan behar dute.
  • 3.500 €-ko gordailu edo abala jarri behar da.

Kontratuaren iraupena

Kontratuaren iraupena bost urtetakoa da, nahiz eta beste bost urtez berritzeko aukera dagoen.

Vital Fundazioaren diru-laguntzak

  • Vital Fundazioak alokairua ordaintzeko diru-laguntzak ematen ditu, maizterrek jaso dezaketen beste edozein laguntzaren osagarri.
  • Diru-laguntza etxebizitzaren neurriaren eta maizterren diru-sarreren arabera kalkulatzen da. Hilean 175 €-rainokoa izan daitezke 1 eta 2 logelatako etxebizitzetan, eta hilean 200 €-rainokoa 3 logelatako etxebizitzetan.
  • Diru-laguntza urtebetez ematen da. Horren ondoren, baldintza ekonomikoak berrikusten dira, laguntza berriro emango den ala ez eta zenbatekoa zein izango den erabakitzeko.
 

Informazio gehiago:

www.alquilerenvitoria.com
Manuel Iradier, 11 – behea. Gasteiz.
945 143 308
info@alquilerenvitoria.com

Menú de pie de página

Cookien politika

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabilerraztasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko. Saioarekin aurrera egiten baduzu, horien instalazioa onartzen duzula joko da. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookien Politika.