Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Hemen daukazue ikasturte honetarako prestatu ditugun aisialdi eta heziketa proposamenak, beti bezala Gaztedi Planaren titularrentzako abantailekin datozenak.
Zuen gustukoak izatea espero dugu.
Datorren ekainean BBK Udalekuak bere 39. edizioa ospatuko du. Klima-aldaketaren aurkako sentsibilizaziora bideratutako jardueren ildotik egingo du, eta, horrela, aisialdirako gune bat sortuko du. Bertan haurrek modu ludikoan eta modu kooperatiboan planetaren oraina eta etorkizuna zaintzen ikasiko dute.
Izan ere, gaur inoiz baino gehiago, planetaren aldeko konpromisoa hartzen dugu eta horrela izatea nahi izan dugu BBK Udalekuetan.
Jasangarritasunaren aldeko apustua BBK Udalekuen 39. edizio honetako eredu gastronomikoan ere nabarituko da, elikadura osasungarria eta tokikoa nagusi izanik.
BBK Udalekuak euskara ohiko komunikabide gisa sustatzen, baloratzen eta indartzen jarraitzen du, baina ingelesaren erabilera modu erraz eta dibertigarrian bultzatzearen aldeko apustua ere egiten du.
Uda honetan martxan jarriko ditugu berriro Hizkuntza programak!
%100eko ingeles udalekuak Tarazonan (Aragoi). Klaseak eta jarduera ezberdinak inglesa praktikatzen duten bitartean ederto pasa dezaten. 8 urtetatik 14ra bitartean. Uda honetan, etxetik gertuago ingelesa hobetu ahalko dute Tarazonako udaleku hauetan.
Eta atzerrian esperientzia ahaztezin bat bizi dezaten, Irlandan, Canada, Maltan eta Erresuma Batuan, ingeleseko eskolak, jarduerak eta txangoak uztartzen dira. Estatu Batuetan, Floridan eta Ingalaterra Berrian, familiekin bizitzeko programak modurik onena dira Amerikako kulturan murgiltzeko eta ahozko ingelesa praktikatzeko.
Egonaldiak baita Frantzian eta Alemanian ere!
Kontsultatu programa osoa. Izen-emateak zabalik.
Zure seme-alabak jolastea, salto egitea, korrika egitea, zuhaitzetara igotzea eta esploratzea gustuko badu, eskaladak hori guztia segurtasun eta konfiantza handiagoarekin egiteko aukera emango dio. Multijarduera campus honetan, kirola egiteaz gain, koordinazioa, oreka, kontzentrazioa eta arazoen ebazpena landuko dira, tailerretan egindako jolasen eta gaikako gymkana dibertigarrien bidez.
Derioko Biwak Experience gunean, entrenamendurik onena egiteko instalazioekin eta segurtasuna erdigunean jartzen duen ingurune egokituarekin.
Campusak Aste Santuan eta udan, bertako jatetxean bazkaltzeko aukerarekin. Egun solteetan joateko aukera.
Campus honek udan saskibaloian jokatzen ikasteko eta kirol honetaz gozatzeko aukera emango die 9 eta 17 urte bitarteko haurrei. Haien kirol gogokoena egiten duten bitartean, sekula ahaztuko ez dituzten egunak biziko dituzte.
• Saskibaloi campusa: Saskibaloian trebatzeko saioak. Lehiaketak, hitzaldi teknikoak, bideoak.
• Jarduera osagarriak: Kanpoko igerilekua eta klimatizatua aire librean. Aisialdiko jarduera antolatuak., aisialdiko jarduera antolatuak.
Zuzendaria
Sito Alonso (entrenatzailea ACBn). Egun guztietan bertan egongo da.
Prezioak barne hartzen du: Bilbo eta Donostiatik aterako den autobus-bidaia.
Uda eta Aste Santuko kanpusak: Errobotika Hezitzaileko jarduerak, bideojokoen programazioa eta garapena Scratch, Tynker, Code Monkey eta Unity-rekin, Diseinua eta Inprimatzea 3Dn, IOT eta Domotika, Dronak eta Errealitate Birtuala eta Minecraft. Materialak ingelesez erabiliko dira hiztegi teknikoarekin ohitzeko.
Txikitatik mundu digital honetan gaitasun gehigarriak eskuratzea da helburua, programazioaren logika ikasi eta haurrak euren gailu eta app propioak irudikatu eta eraikitzeko gai izan daitezen.
Online eta aurrez aurrekoa Algorta, Durango, Bilbon, Gernikan eta Gasteizen.
Araski Campusak oporretan gehien gustatzen zaizun kirola egiteko aukera eskaintzen dizu, zaletasun bera daukaten lagun berriak ezagutzen dituzun bitartean. Euskara eta gaztelania dakiten entrenatzaileak.
2010 eta 2017 urteen artean jaiotako haurrentzat. Berdin dio zein den zure maila, entrenamenduak jokalari bakoitzaren mailara egokitzen direlako.
Hortaz, animatu eta parte hartu Gasteizko saskibaloi campusik onenean. Pazko Astea- apirilaren 1etik 5era- eta San Prudentzion -apirilaren 29tik maiatzaren 3ra-. Kontsultatu uda sasoia
Kirolaz gozatu eta primeran pasa!
Kirol anitzeko campusa: saskibaloia, futbola, patinajea, eskubaloia, padela, etab. Jolas-giroan, kirolaren hastapenaren bidez gaitasun psikomotorrak hobetzeko helburua duen hezkuntza-programa, baterako hezkuntzan eta taldeko jardueretan oinarritutakoa (dantza modernoa, xakea, eskulanak, zinema udan...).
Zatoz musika ezagutu eta gozatzera gure Udaleku Musikaletara! Jolasen eta partaidetzaren bitartez haurrak musikarekin kontaktua hartuko du, bere kreatibitatea garatuz. Kantatu, dantzatu eta erritmoaz disfrutatu! Udarako plan ezinhobea!
Eskolarik ez dutenean, goizez, Gasteizko Estadioko kiroldegian jolasean eta kirola egiten ondo pasa dezatela nahi baduzu, 7 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako kirol-campusak dituzue.
Eta txikienentzat, Pazkoa Aste honetan ere Jolastokia aisialdi jardunaldiak izango dituzue Estadion. 3 eta 7 urte bitarteko neska-mutilek itzel pasa dezaten jolasean eta kirola egiten duten bitartean. 09:00etatik 13:30era, ordu erdiko malgutasunarekin, sartzeko eta irteteko ordutegian, eta hamaiketako osasungarria barne.
Kontsultatu udako ordutegi eta datak.
Gaztedi Planarekin abonatuen prezio berarekin sartu ahal izango dira.
Eureka! Zientzia Museoak aurtengo Aste santu, Pazko astea eta udarako, udaleku dibertigarriak proposatu nahi ditu hauen oinarri nagusia zientzia, astronomia eta teknologia izango direlarik.
Jolasaren eta esperimentazioaren bidez, txikitatik ezagutza, sormena, irudimena eta pentsamendu zientifikoa ezagutzeko jakin-mina sustatu nahi dugu.
Aukeratu zeurea!