Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Adin txikikoentzako aurrezki-plana.
Aldian behingo eta ezohiko ekarpenen bidezko aurrezki sistematikoa, etorkizunerako kapitala metatzea helburu duena.
Plana kontratatzeagatiko sustapenak. Gaur egun:
Gutxienez 50 €-ko saldoarekin egiten diren irekitze berrietarako sustapen bereziak. Ale denak agortu arte (produktu bakoitzeko 10.000 ale). Gutxieneko iraupen-aldia: 12 hilabete.
Doako asegurua aseguruduna istripuz hiltzen den kasuetarako. Aseguruduna planeko titularraren aita, ama edo tutorea izango da, kasuan kasuko polizan zehazten diren baldintzen arabera. Kasu horretan, hilean 200 € sartuko dira planean, planeko titularra adin nagusia den arte. Asegurua indarrean egon dadin, ezinbestekoa da istripuaren aurreko egunera arte kontuan mantendu den batez besteko saldoa 1.000 €-koa izatea, edo bestela, istripuaren aurreko sei hiletan 1.000 €-ko batez besteko saldoa edukitzea.
Planak prestakuntza eta aisialdi-arloko jardueren programa zabal zabal baterako ateak irekiko dizkizu: udalekuak, hizkuntza ikastaroak, egonaldiak, zozketak eta sustapenak urte osoan zehar.
Saldoa edonoiz erabil daiteke, eta zenbatekoa edozein izan ahal da.
Planak titular bakarra izan dezake, adin txikikoa, eta ezinbestekoa da titular horren lege-ordezkari bat egotea.
Urtean behin
Mantentze- edo administrazio-komisiorik gabe.
600 euroko hasierako saldoa eta hil bakoitzeko 1. egunean 30 euroko aldizkako ekarpena daukan Gaztedi Plan batek % 0,056ko UTBa izango luke.
Ordainketa:
- Batez besteko saldoaren lehenengo 300 euroak, % 0,01 (urteroko interes-tasa nominala).
- 300 eta 30.000 € artean, aurreko urteko urtebeteko Euriborraren % 50
% 0,01etako minimo-arekin (2016ko urtebeteko Euriborraren urteko batez besteko aritmetikoa: % -0,034).
- Batez besteko saldoaren 30.000 eurotik aurrera, % 0,01 (urteroko interes-tasa nominala).
Zure dirua administratzeko modurik errazena eta erosoena, komisiorik gabe (diru-sarrerak, ordainketak, helbideratzeak, transferentziak…)
Bizikidetza, tolerantzia eta errespetuan hezteko bizi-esperientzia bat, naturarekin harremanetan.