Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Vital

 

Zure herrialderako transferentziak

-

Zerbitzu honen prezioak herrialde hartzailearen arabera aldatu daitezkeen arren, bidalketa bakoitzeko kopuru finkoa da, bidalitako diru-kopurua edozein dela ere. Bidalketa bakoitzeko, gehienez 2.000 € edo horren kontrabalioa igorri daiteke.

Bulegoetan nahiz kutxazain automatikoetan eskuragarri dago. Hala ere, merkeagoa da transferentzia kutxazain automatiko bidez egitea.

Laguntzeko call centerra dago, uneoro bidalitako diruaren egoera ezagutu dezazun.
Gaur egungo herrialde hartzaileak:

  • Amerika: Argentina, Bolivia, Brasil, Kolonbia, Kuba, Ekuador, Paraguai, Peru eta Dominikar Errepublika.
  • Afrika: Mali, Maroko eta Senegal.
  • Europa: Errumania.

Zure herrialderako transferentziak kutxazain automatikoaren bidez

Zure herrialderako transferentziak kutxazain automatikoaren bidez egiteko Kutxabank txartela besterik ez duzu behar (zordunketako edo dual modalitatea).
Bidali nahi duzun dirua jasoko dutenak zure herrialderako transferentzien hartzaile izendatzeko eskatu behar duzu gure bulegoetako batean. Ondoren, edonoiz eta edozein kutxazain automatikotik dirua bidali dezakezu:

  • Bulegoko ilaran zain egon gabe
  • Ordutegiari erreparatu gabe
  • Esku-dirua gainean eraman gabe
  • Bidalketa bakoitzean datu guztiak errepikatu gabe
  • … eta gainera merkeago!
-

Kontuan zordunduko diren “Zure herrialderako transferentzien” komisioen laburpena (herrialde hartzailearen arabera):

Kutxazain automatikoaren bidez egindako bidalketak:

  • Maroko: 3,00 €
  • Bolivia, Brasil, Kolonbia, Ekuador, Mali, Paraguai, Peru eta Dominikar Errepublika: 4,00 €
  • Argentina eta Kuba: 7,00 €
  • Errumania eta Senegal: 10,00 €
     

Bulegoaren bidez egindako bidalketak:

  • Maroko: 4,50 €
  • Bolivia, Brasil, Kolonbia, Ekuador, Mali, Paraguai, Peru eta Dominikar Errepublika: 5,50 €
  • Argentina eta Kuba: 8,50 €
  • Errumania eta Senegal: 11,50 €

Beste zerbitzu batzuk

  • ventajas domiciliación nómina

    Zure diru-sarrerak

    Helbideratu zure nomina

    Nomina Kutxabanken helbideratuta baduzu, abantaila hauek guztiak zuretzat: aurrez onartutako maileguak, aurrerakinak, sustapenak, zozketak eta abar.

  • Cuadro contabilidadZenbat gastatzen dut?

    Zenbat gastatzen dut?

    Kontabilitate pertsonalaren taula

    Zure familiaren aurrekontua eta zure aurrezkia kudeatzeko laguntza.

  • Transferencias a su país

    Zure herrialderako transferentzia

    Zure herrialderako transferentziak

    Zure sorterrira dirua bidaltzeko plataforma. Bidalketetan testu-mezuak jartzeko aukera dago.

Menú de pie de página

Cookien politika

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabilerraztasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko. Saioarekin aurrera egiten baduzu, horien instalazioa onartzen duzula joko da. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookien Politika.