Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Vital

 

Oro bizi-asegurua

-

Oro bizi-aseguruak babes osoagoa eskaintzen dizu, estaldura estra batzuekin gure bizi-aseguru tradizionalaren aldean.

Hona hemen Bizi-aseguruari gehitu zaizkion estaldurak:

  • Aseguruduna eta bere ezkontide edo izatezko bikotekidearen heriotza aldi berean

Bi pertsonak, istripu beraren ondorioz, aldi berean hiltzen badira, Aseguru-etxeak berme honetarako aseguratutako kapitala ordainduko du, edozein arrazoik eragindako heriotzaren bermearena bezalakoa dena, eta ezingo duena 150.000 eurotik gorakoa izan

  • Gaixotasun larriak

Aseguratutako pertsonak edozein arrazoik eragindako heriotzaren bermeko kapital aseguratuaren % 50 jasoko du, 150.000 euroko mugarekin, honako gaixotasun hauetakoren bat diagnostikatzen diotenean: infartua, istripu kardiobaskularra, minbizia, giltzurruneko gutxiegitasun kronikoa, organoen transplantea, arteria koronarioen kirurgia, paralisia, itsutasuna, erredura handiak, koma.

  • Ehorzketa-gastuetarako laguntza

Aseguratutako pertsona hil ondoren, Aseguru-etxeak edozein arrazoik eragindako heriotzaren bermerako aseguratutako kapitalaren % 5 ordainduko du, 3.600 euroko gehieneko mugarekin.

  • Kreditu-txarteletako eta kontuetako zorpekoak ezeztatzea

Aseguratutako pertsonaren Heriotza edo Erabateko Baliaezintasun Iraunkorra gertatzen bada, Kutxabanken haren titulartasunpekoak diren kontu korronte, libreta edo kreditu-txartelen zorpekoak ezeztatuko direla bermatzen da, 3.600 euroko mugarekin.
 

 

 

Kutxabank Bizitza eta Pentsioak S.A.U.-ren asegurua da. KUTXABANK, Kutxabank Bizitza eta Pentsioak sozietatearen bankako aseguruen operatzaile esklusiboa da, eta bitartekarien Erregistro Administratibo berezian inskribatuta dago hurrengo zenbakiaz: C0654A95653077. Oro bizi-asegurua

Beste aseguru batzuk

  • Oro bizi-asegurua

    Oro bizi-asegurua

    Oro bizi-asegurua estaldura eta berme berriekin babes osoa eskaintzen dizun bizi-asegurua da.


  • hogar estra asegurua

    Estra etxe asegurua

    Kutxabanken estra etxe asegurua arrisku anitzeko asegurua da, zure etxea ezin hobeto babesteaz gain, zutaz ere arduratzen dena.

  • Seguro salud

    Kutxabank Hortz
    Asegurua

    Kutxabank Hortz Asegurua

    Kutxabank Hortz Aseguruak odontologiako asistentziari lotutako zerbitzuen prestazioa bermatzen die asegurudunei. IMQ SA sozietatearen asegurua da, bezero-kopuruari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan lehenengoa.

Menú de pie de página

Cookien politika

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabilerraztasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko. Saioarekin aurrera egiten baduzu, horien instalazioa onartzen duzula joko da. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookien Politika.