Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Bienvenidos al Portal de Vital

 

Eraikuntzako arrisku orotarako asegurua

-

Autopromozioan eraikitze bidean dauden etxebizitzak babesten dituen asegurua da, etxea bera suntsitzea edo hondatzea zein hari kalte egitea ekar dezaketen arriskuengandik.

Estaldura nagusiak
 

  • Obran eragindako kalteak: Eraikuntza-lanetan eragindako kalteak edo galera materialak estalduta egongo dira honako hauen kausaz gertatu badira:
    • Sutea, tximistak jotzea edo leherketa.
    • Lapurreta eta espoliazioa.
    • Lur- edo harri-jauziak, lurra behera etortzea.
    • Ezinbesteko gertaerak eta naturaren arriskuak.
    • Material akastuna edo desegokia erabiltzeagatik, eskulanean egindako akatsengatik edota proiektua taxutzean egindakoengatik gertatutako istripuak.
  • Obra-hondakinak kentzeagatiko edo Eraispenagatiko gastuak:
    • Grebek edo Matxinadek eragindako kalteak
  • Hurrengo hauek ekarritako gastuak:
    • Aparteko orduak, Gaueko eta Jaiegunetako lanaldiak eta Espres pleita.
    • Zerbitzu profesionalen ordainsaria.
    • Suhiltzaileen eta Salbamendu-lanen zerbitzuak.
  • Aukeran dauden estaldurak
    • Terrorismo ekintzek eragindako kalteak

Kontratuz kanpoko Erantzukizun zibileko hautazko asegurua


Dagokigun aseguruaz gain, aukera dago Erantzukizun zibileko asegurua kontratatzeko. Horri esker, aseguratutako pertsonak bere erantzukizun zibilaren ondorioz eman beharreko kalte-ordainen ordainketa bermatuta edukiko du, hirugarrenei gorputzeko kalte edo galerak edota kalte eta galera materialak eragin dizkienean. Eta kalte-ordainak ez ezik, judiziozko zein judizioz kanpoko gastu guztiak eta fidantza judizialak ere estalita egongo dira.

Aseguratutako pertsonaren erantzukizun zibila estalita egongo da, besteak beste, honako kasu hauetan:

- aseguratutako pertsona lursail, lokal edo dena delakoaren obra-sustatzailea, jabea, maizterra, usufruktuduna edo lagapen-hartzailea bada, edo besterik gabe edukitzailea bada.
- kontratistek, azpikontratistek eta, oro har, aseguratutako pertsonaren izenean aritzen den edonork eragindako kalteengatik aseguratutako pertsonak izan dezakeen erantzukizun ororen aurrean.

* Eraikuntzako Arrisku Orotarako asegurua eta Erantzukizun zibileko asegurua Mapfre S.A.-ren aseguruak dira. KUTXABANK, Kutxabank Bizitza eta Pentsioak sozietatearen bankako aseguruen operatzaile bakarra da, eta haren baimena eman du Kutxabank aseguru-etxearekin eragiketak egiteko. Gainera, artekarien Erregistro Administratibo berezian inskribatuta dago hurrengo zenbakiaz: C0654A95653077.

-

 

edo   Obrak osorik aseguratzea eta, kasuan kasu, Kontratuz kanpoko Erantzukizun zibila barne sartzea.


edo   Mantentze-lanetarako epea: obra amaitu ondorengo 12 hilabeteetan, obrak jasandako kalte materialengatik egin beharreko mantentze-lanak babestuta egongo dira, baldin eta kalte horiek obra eraikitze bidean zegoenean gertatutako kausek eragindakoak badira.
 

Beste aseguru batzuk

  • Oro bizi-asegurua

    Oro bizi-asegurua

    Oro bizi-asegurua estaldura eta berme berriekin babes osoa eskaintzen dizun bizi-asegurua da.


  • hogar estra asegurua

    Estra etxe asegurua

    Kutxabanken estra etxe asegurua arrisku anitzeko asegurua da, zure etxea ezin hobeto babesteaz gain, zutaz ere arduratzen dena.

  • Seguro salud

    Kutxabank Hortz
    Asegurua

    Kutxabank Hortz Asegurua

    Kutxabank Hortz Aseguruak odontologiako asistentziari lotutako zerbitzuen prestazioa bermatzen die asegurudunei. IMQ SA sozietatearen asegurua da, bezero-kopuruari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan lehenengoa.

Menú de pie de página

Cookien politika

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, erabilerraztasuna hobetzeko eta zure nabigazioa pertsonalizatu eta aztertzeko. Saioarekin aurrera egiten baduzu, horien instalazioa onartzen duzula joko da. Konfigurazioa aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu gure Cookien Politika.